wrapper

Oharrak

Tokiko merkataritza eta ostalaritza babesteko, ez dizkie kobratuko 250 establezimenduri udalak 2021
Luze doa Covid-19ak eragindako pandemia. Urtebete betetzera doa, hain zuzen osasun alarma egoera ezarri zenetik. Egoerak dakartzan egoera ekonomiko eta sozialak ere gero eta handiagoak eta nabariagoak dira; eta sektore desberdinei sortzen ari
Karmelo Etxegarai ikastolako Perdilegiko eraikinean irisgarritasuna hobetu da
Karmelo Etxegarai ikastolako Perdillegiko sarrera nagusiko irisgarritasuna hobetzeko obrak egin dira. Lehen eskailerak soilik zeuden, eta obren ostean, arranpa eta eskailerak oinezkoentzako eta arranpa bat ibilgailuentzako. Lanek 65.147,24ko
Azpeitiko 400 bat familiarentzat autokontsumorako energia ekoiztuko da sortzear den kooperatibaren
Ekiolaren baitan osatuko den lehen energia kooperatiba aitzindaria Azpeitian sortuko da. Eredu publiko komunitario bidez, plaka fotovoltaikoak jarriko dira herriko 400 familia ingururen energia beharrei erantzuteko. Hektarea inguruko energia baratza

parteahartzea90px

etxebitzenzozketa2

Marrazketa, eskulan, puntu eta joskintza ikastaroetan eman daiteke izena

Azpeitiko Udalaren laguntzaz hainbat ikastaro eskainiko dira 2021. urtean ere. Marian Alberdik marrazki artistikoa eta margo lanen tailerra eskainiko du; Mari Angeles Ibaetak puntuarena; Lola Altolagirrek oinarrizko joskintza, ehungintza era tradizionalean eta estanpazio botanikoa erakutsiko ditu bere tailerrean eta Ihintza Larrañagak eskulan tailerra eskainiko ditu. Ikastaroan izena emateko edo informazio gehiagorako formatzaileari deitu behar zaio zuzenean. 

Leer más

Ordenantza fiskaletan aldaketa egiteko ez ohiko plenoa egingo du Udalak, bihar

2021eko udal zerga-agintarauen baitan zenbait tasen aldaketa egiteko ez ohiko plenoa egingo du udalak bihar, otsailak 22. Plenoa 19:00etan hasiko da eta telematikoki egingo da jitsi meet plataformaren bidez.

Leer más

Merkatari eta negozio txikien digitalizaziorako bost ikastaro eskainiko dira

Merkatari eta negozio txikiek egungo egoeraren aurrean duten erronka nagusienetarikoa da digitalizazioa. Behar horri erantzun asmoz, datozen hilabeteetarako kapazitazio tailerrak antolatu dira, UEskuartzen egitasmoaren baitan.

Leer más

Kirol Patronatuko bazkideek ekainetik aurrerako kuotetan aurtengo instalazioen itxieragatik konpentsazioa jasoko dute

Koronabirus kasu positiboen gorakada dela eta, Azpeitiko Udalak eraikin publikoak ixteko erabakia hartu zuen. Astelehenean, hilak 25, eman zuen erabakiaren berri, eta otsailaren 12a bitartean izan zen itxita.

Erabiltzaileei itxiera “konpentsatzeko” modua zehaztu du Udalak. Iazko urteko gora beherak ikusirik, aurten kuota kobratzeko modua aldatu da. Hala, urtarrilean, lehen 6 hilabeteko kuota kobratu zen, iazko hobariaren zati proportzionala aplikatuta %12,5a.

Ekainetik aurrerako kuotak hilero kobratuko dira eta iazko hobariaren zati proportzionala aplikatzeaz gain, aurten gerta daitezkeen itxierak aintzat hartutako konpentsazioa ere hilabete horietan aplikatuko da. Iazko urtearen bukaeran baja eman zuten bazkideei, itxiera epealdiko kuotaren zati proporztionala itzuliko zaie.

Leer más

Agenda 30aren bidez Urola BHI ikastolako ikasleek eginiko eskaerei erantzun die Udalak

Urtez urte ikastetxeen biedz herriko gazte eta nerabeekin Eskolako Agenda 30 proiektuaren baitan egiten den prozesuaren baitan, ikastetxea eta ingurumena zaintzeko bi eskari egin zituzten Urola Ikastola BHI ikastolako DBH3ko ikasleek. Alde batetik, gaikako bilketa sustatzeko ikastetxearen inguruan eta jolastokian ontzi gehiago jartzea eskatu zuten. Eta, bestetik, bizikletak aparkatzeko azpiegiturak zaharkituta zeudelako eta arazoak sortzen zituztelako bizikletetan berritzeko eskatu zuten.

Leer más

Azpeitia haurrekin berramesteko saio egingo da ostiralean, ludoteketan

Denon Artean etorkizuna. Azpeitia 2030 lemapean, Azpeitiko Udala herriko erronka nagusien inguruko prozesua aurrera doa. Udal tekniko eta ppolitikoen lanketaren ostean, 50 bat herritarrek parte hartu duten bi saioko jardunaldia egin da. Horren ostean, ostiralean, haurren txanda izango da. Herria berramesteko saioa egingo da herriko ludoteketan.

Leer más