wrapper

Oharrak

Eraso matxisten inguruko sentsibilizazio eta informazio udako kanpaina abian da
Udara begira, eraso matxisten aurkako sentsibizilizazio eta informazio kanpaina jarri du Azpeitiko Udalak, Emakume Txokoa eta Emakume Mahaiarekin elkarlanean. Hala, eskuorri bat osatu dute eta datozen egunotan herriko etxe guztietara banatuko da.
Bi sormen prozesu eta sei proiektuk jaso dute Sormen Beka
Inoiz baino proiektu gehiago aurkeztu dira Azpeitiko Udalaren Sormen Beketara: 22 hain zuzen. Atzo eman zuten beka jasoko duten proiektuen aurkezpena. Guztira 6 sormen prozesu lagunduko dira diruz; bi sormen egonaldi eta beste 6 proiektu. Guztira,
Lan munduan euskararen normalizazioa bultzatzeagatik zoriondu eta eskertu du Biele Udalak
Zilarrezko Bikain ziurtagiria jasoko dutela jakin berritan, Azpeitiko Udalak Biele ingenieritza enpresa eskertu eta zoriondu nahi izan du euskararen normalizazioa lan munduan ere bultzatzeko egiten duten lanagatik. Lan munduan eta industrian ere

AzpeitiaOroimena

hitzordua

Begoña Azkue eta Pello Elorzaren despedidan, egindako lana eskertu nahi izan die Nagore Alkorta alkateak

Bego Azkue eraikin publikoetako garbitzaileak eta Pello Elorza Udal Euskaltegiko euskara irakasleak bukatu dute beren lan ibilbidea. Begoña Azkuek 2007tik egin du lan garbitzaile lanetan; Pello Elorzak, berriz, 1984tik izan du lan-lekua udal euskaltegia. 14 eta 37 urte egin dituzte lan udaletxean, beraz, hurrenez hurren. 

Urte guzti horietan egindako lanagatik eskertu nahi izan ditu Nagore Alkorta alkateak: "Urte guzti hauetan herriaren zerbitzura eginiko lana errekonozitzeko eta eskertu nahi dizuegu. Eta hemendik aurrera onena opa dizuegu zuen bizitzetan". 

Leer más

Bihar, uztailak28, eskainiko du Udal Musika Bandak Pasodobleen kontzertua

Pasa den astean zen Udal Musika Banda Pasodobleen kontzertua eskaintzekoa, baina, halabeharrez, bertan behera utzi behar izan zuten. Hala, kontzertua bihar eskaintzea erabaki dute; 21:30ean izango da plazan. Aforo muga medio, gonbidapena beharko da kontzertua ikusi ahal izateko. Aurreko kontzerturako hartutako gonbidapenek oraingorako ere balioko dute. Oraindik gonbidapena hartu gabe zutenek, aukera dute horretarako oraindik hemen

Leer más

Prebentzio neurriak betetzeko elkarlanean arituko dira udala eta Alde Zaharreko tabernariak

Iaz bezala, aurten ere, santio eta saninazio festak bertan behera uztea erabaki dute festak antolatzen aritzen diren eragileek. Herritarren osasuna babesteko helburuz hartutako erabakia da eta prebentzio neurriak bete daitezen lanean dihardute.

Leer más

Astearteko haurren ur-jolasetarako gonbidapenak eskuratu daitezke dagoeneko

Uztailerako antolatutako ekintza berezien baitan, datorren asteartean, uztailak 27, haurrentzako ur jolasen parkea izango da egun guztian Betharrametako jolas lekuan. Adin guztietako haurrek jolasteko parkea izango da eta doakoa izango bada sarrera ere, beharrezkoa izango da gonbidapena izatea (guraso edo haurren arduradunek ez dute gonbidapenik beharko eremura sartzeko). Egun osoan zehar, ordubeteko sei txanda izango dira; 11:00etan, 12:15ean, 15:30ean, 16:45ean, 18:00etan eta 19:15ean. Txanden artean, 15 minutuko tartea izango da. Ahalik eta haur gehienek jolasteko aukera izan dezaten, bakoitzak txanda baterako sarrera eskuratzeko aukera izango du. 

Eskuratu zure gonbidapena

1. txanda: 11:00etan

2. txanda: 12:15ean

3. txanda: 15:30ean

4. txanda: 16:45ean

5. txanda: 18:00etan

6.txanda: 19:15ean

Leer más

Gaur ez da izango Udal Musika Bandaren kontzerturik

Uztaileko kultur eta aisirako antolaturiko egitarauaren baitan, gaur gauean Udal Musika Bandaren kontzertua zegoen iragarrita 21:30etan. Tamalez, gaur ezingo du kontzerturik eskaini bandak eta datozen egunetan zehaztuko da beste dataren batean egingo duten edo bertan behera geldituko den pasodobleen kontzertua.

Musika Bandaren kontzertua ez bada izango ere, arratsaldean egitekoa den Musika Banda Gaztearen eta Musika Eskolako Txistularien arteko kontzertua egingo da; 19:30ean, Plazan. Ekitaldira joan nahi dutenek, oraindik eskuratu ditzakete gonbidapenak hemen.

Leer más

Munoaundiko herri harresitua ezagutzeko bisita gidatua izango da larunbatean, uztailaren 24an

Datorren larunbatean, uztailak 24, urtero egin ohi den bezala, Munoaundiko Burdin Aroko herrixka gotortua ezagutzeko aukera izango da, 11:00etatik aurrera egingo den bisita gidatuan. Bisita doakoa izango da, eta interesa dutenek 11:00etarako Azkoitiko Abaraxka aterpetxera azaldu beharko dute.

Leer más