wrapper

Ekonomia sub

Enpresa-ideiak garatu edota proiektuak abian jartzeko ekintzaileentzat diru-laguntzak emango ditu Udalak

ekintzaile2015

Ekintzailetasuna sustatzen jarraitzeko pausoak ematen jarraitzen du Udalak. Lanpostu berriak sortzea ezinbestekoa da egun pairatzen ari garen garai zailari aurre egiteko. Gainera, azken datuen arabera, Azpeitiko langabezia tasa %12koa da eta ekintzailetasuna giltza garrantzitsua izan daiteke tasa hori murriztu eta herriko ekonomia sustatzeko bidean. "Bizi dugun egoeraren aurrean, ekintzaile dinamismoa ezinbesteko faktorea da hazkunde ekonomikoa eta garapena bultzatzeko, eta modu horretan aukera berriak sor daitezen. Proiektu edota ideak dituzten ekintzaileei modu integral batean laguntzean dago gakoa, eta diru-laguntza hauen bitartez, ideiak dituztenei bideragarriak al diren jakiten lagundu eta bideragarriak diren proiektuak abian jartzen lagunduko zaie. Prozesu horietan zehar, tutorizazioa izango dute gainera", adierazi du Eneko Etxeberria alkateak.

Honela, Lanbiderekin elkarlanean, enpresa idea bat garatzeko eta enpresa-proiektua abian jartzeko laguntzak emango ditu Udalak. Eskaerak, azaroaren 2 bitartean egin behar dira Azpeitiko udaletxean.

Gehiago irakurri

Merkataritza establezimenduetatik kanpo egiten diren erosketen aurrean adi ibiltzeko ohartarazi du Kontsumitzaileen bulegoak

Gaur egun ohikoa da merkataritza-establezimendutik kanpo erosketak egitea, nori ez zaio gertatu atea ireki eta gasa, argindarra eta beste hainbat zerbitzu eskaintzen dituen pertsona batekin topatzea, edo liburuak, koltxoiak edo edozein tresna saltzen dituen pertsona bat agertzea bere ate ondoan, edo bilera batera joan eta han eskaintzen dituzten gauzez liluratuta behar ez duen erosteketa bat egitea....

Eta ondoren egin duzun kontratu aldaketa ez zenula egin behar pentzatsea edo erositako produktua etxean jasotzen duzunenan konturatzea agian ez zuela pena merezi....

Ba kontuan izan honako hau:

1. Informazio argia eta idatzia eskaini behar dizute, erosketaren baldintza guztiak eta itzulketa-politika barne.

2. Eskatu pertsona edo enpresa saltzailearekin harremanetan jartzeko modua, edozein gorabehera erraz komunikatu ahal izateko.

Gehiago irakurri

Azpeitiko altxor ezkutuak agerian jarriko dira bisita gidatu bidez

ezkutukoaltxorrak15

Bisitarientzat ezkutuan gelditzen diren altxor ugari ditugu Azpeitian eta hauek ezagutaraztera emateko asmoz, bisita gidatuen programa berezia jarriko da abian asteburu honetan. Ignaziotar Lurraldea izendapenaren barruan dauden Debagoiena, Urola Erdia eta Urola Garaia eskualdeek "Ezkutuko Altxorrak" ekimena aurkeztu zuten atzo eta bertan izan ziren; Basquetour-eko Iker Urzelai, Maite Cruzado Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo zuzendaria, Mikel Serrano Zumarragako alkatea, Unai Elkoro Debagoienako Mankomunitateko Lehendakaria eta Azpeitiko Turismo zinegotzi den Agustin Lizarralde. "Ezkutuko altxorrak" egitarauak bisitariari aukera ematen dio gure lurraldeari estuki lotutako eta normalean ikusten ez diren baliabide historiko, artistiko eta kulturalak ikusi, ezagutu eta interpretatzeko, "bai ez daudelako jendearentzat irekiak, bai ez dagoelako haiek erakusteko giza edo baliabide materialik. Hau da, bestela ikusi ezingo lituzkeen beste bitxi txikiagoetara, baina ez horregatik balio txikiagokoetara, iristeko aukera eman nahi diogu bisitariari", agertu zuten arduradunek.

Gehiago irakurri

Bertako produktuak erosi, prestatu, dastatu eta gozatzeko asmoz dator Urola Gustagarri

gustagarriazokaherritik15

Azoka Herritik egitasmoaren baitan, Urola Gustagarriren edizio berri bat iritsiko da. Honela, herriko jatetxeek (Kiruri, Mikel Uria, Lau Bide, Sagasti Zahar, Jai Alai eta Larrañaga) bertako produktu freskoekin egindako errezetak menu berezi bezala eskainiko dituzte irailak 18,19, 20 eta 25,26,27ko asteburuetan. Gainera, Azoka Herritik ekimenaren filosofiarekin bat eginez, herritarren partaidetza sustatzeko hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu honetarako;

    1. Ertxiñeko arrautza ekologikoan DASTAKETA Sagasti Zahar jatetxearen eskutik. Larunbata Irailak 19, 12:00tatik aurrera pintxoak banatuko dira bertaratzen direnentzat, dohain.
    2. Txikienei begira: Sukaldaritza tailerra, Irailak 19 larunbata, 11:00 – 13:30 udaletxe azpian, Jauzika Heziketa Elkartearen eskutik.
    3. Herritarrentzat BIOLUR elkarteak, elikagai ekologikoen inguruko informazioa eskeiniko du azoka plazan ostiral eta larunbatean.
Gehiago irakurri

Turismoak markak hausten jarraitzen du, eta inoizko bisitari gehien izan da udan Azpeitian eta eskualdean

turismo2014

Azpeitia, Loiola eta eskualdera iristen diren bisitari kopuruak igotzen doa urtez urte eta aurten, marka guztiak apurtu ditu. Izan ere, Loiolako turismo bulegoak bildutako datuen arabera, eta iazko abuztuko datuekin alderatuz, %11 igo da gurera etorritako bisitarien kopurua. Guztira, uztailean eta abuztuan, 8.055 bisitari izan dira turismo bulegoan, informazio eske. Alojamenduari dagokionez, bailarako alojamendu guztiak beteta egon dira: %100ean abuztu osoan eta %80 ingurua uztailean. Datu esanguratsua.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea