wrapper

Ekonomia sub

Mendea baino gehiago Otamendi erloju dendak, Azpeitiari ordua jartzen

otamendi erloju denda

Otamendi erloju dendak 100 urte bete ditu familiaren eskuetan. Mende bat erlojuei eta merkataritzari kordea eman eta herriari ordua jartzen. Udalak urte guzti horietan herriko merkataritzaren alde egindak olan guztia eskertu nahi izan die, eta Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotzia eta Maite Martinez teknikaria aste honetan izan dira dendan, Jesus Otamendi eta familia osoa zoriontzeko eta egindako lana errekonozitzeko Udalaren oroigarria ematen. "100 urtean herriko merkataritza sustatzeko egindako lana eskertu nahi diegu horrelako urteurren borobilean. Heriari horrelako merkatari txikiek ematen diete bizia", adierazi du Lizarraldek. Zorionak otamenditarrei! 

Gehiago irakurri

Azpeitian Tecnaliak duen zentro teknologikoaren azken proiektuak ezagutzen izan dira Udala eta hezkuntza eragileak

tecnalia

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatea, Leire Goenaga Hezkuntza zinegotziarekin eta Maje Agirre (Iraurgi ikastxetxeko zuzendaria), Alberto Izagirre (Urola Azpeitia-Azkoitia BHI ikastetxeko zuzendaria), Arantxa Bidezabal (Azpeitiko Ikastola Ikasberri Koop.eko zuendaria) eta Aloña Larrañaga Udalaren Gazteria teknikariarekin batera Tecnaliak Azpeitian duen teknologia zentroko azken proiektuak ezagutzera gerturatu dira.


Izan ere, azken urteotan Azpeitiko Anardi eremuan kokatuta dagoen zentro teknologia erabat eraldatu da, eta bere bidea energia eta puntako teknologiaren bidean kokatu du. Atzean geratu da Cidemco bezala ezagutzen zen egurrari dedikatuta zentroa; eta, une honetan, punta-puntako teknologia erabiltzen duen zentroa da Azpeitikoa. Lantzen dituzten gaietan Europako erreferentzia da Azpeitiko Tecnalia, eta herritarrei irekitzeko, batez ere ikasleei, apustua egiten du Udalarekin batera.

Gehiago irakurri

Erregetako zozketa antolatu du Udalak, herriko merkataritza txikia sustatzeko

Erregetako Zozketa - Aurkezpen argazkia

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean, zozketa berri bat izango da Azpeitiko merkataritza dendetan. Azpeitiko Udalaren ekimenez, 500 euroko 3 erosketa bono zozkatuko dira. "Gabon garai honetan ere bertan erosteko eta bertako merkataritza bultzatzeko gure aletxoa jarri nahi izan dugu", adierazi du Agustin Lizarralde merkataritza zinegotziak.

Zozketaren ezaugarriak

Abenduaren 26tik urtarrilaren 5a bitartean zozketarekin bat egin nahi izan duten herriko dendetan zenbaki dun boletoak banatuko zaizkie bezeroei. Urtarrilaren 5ean egingo da zozketa, erregeen etorreran. Hiru zenbaki saritu izango dira; bakoitzak 500 euroko erosketa txartela jasoko du Azpeitiko dendetan gastatzeko. Irabazleek urtarrilaren 31ra arte izango dute Udalarekin edo Bertan Merkataritza Elkartearekin harremanetan jartzeko. Epe horren ostean, ordezko zenbakiek eskuratu ahal izango dute bonoa.

Gehiago irakurri

Amelie arropa dendak irabazi du aurtengo erakusleiho lehiaketa

bertan

Gaur jakinarazi dituzte Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari elkarteak aurtengo erakusleiho lehiaketaren irabazleak, eta amelie jantzi denda izan da irabazlea.  Xabier Aldalur Bertaneko teknikariak jakinarazi duenez, aurten 28 saltokik hartu dute parte, eta epaimahaiak gauez egin du erakusleihoen balorazioa "argiak ere baloratzeko helburuarekin". Agustin Lizarralde Merkataritza zinegotziaren hitzetan, "gero eta gehiago hartzen dute merkatariek beren produktua ondo erakustea eta originalak izatea, eta hori poztekoa da guretzat". Merkatariei eskerrak ere eman nahi izan dizkie Lizarraldek "lan asko" egin dutela nabaria delako. 

Sarituak:

Lehen saria: Amelie jantzi denda (600 euro)

bigarren saria Ederti dekorazioa denda  (400 euro)

Hirugarren saria: Nerea eskulanak denda hirugarrena (200 euro)

Gehiago irakurri
Enpresen errealitatea ezagutzeko bisiten baitan, Kimu bat bisitatu du Udalak

Enpresen errealitatea ezagutzeko bisiten baitan, Kimu bat bisitatu du Udalak

Azpeitiko Udala azken asteotan herriko enpresetan egiten ari den bisiten baitan, duela egun gutxi Kimu bat enpresa bisitatu zuten Eneko Etxeberria alkatean eta Josu Labaka zinegotziak. Bisita horretan, enpresaren egoera ezagutzeaz gain, Udalak Sustapen Planaren bidez eeskaintzen dituen laguntza eta zerbitzuen berri eman nahi izan zien arduradunei. "Poztekoa da Kimu Baten eraldaketa eta berritzearen ondoren osasuntsu eta indartsu dagoela ikustea. Etorkizunera begira berrikuntza arloko proiektuak aurrera eramateko duen indar eta konpromisoa ere azpimarratzekoak dira", azaldu du Etxeberriak.

Denda eta lorazaintza zerbitzuez gain, proba pilotu gisa abian duten uren arazketarako proiektu berritzaile baten berri eman zieten Kimu Bateko ordezkariek Udal arduradunei.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea