wrapper

Oharrak

Ekonomia sub

Azpeitiko langabezi tasa jaisten doa; %11,7koa da

Azpeitiko langabezi tasak jaisten jarraitzen du. Azpeitiko Udalak dituen azken datuak azarokoak dira eta hauen arabera, 861 langabetu daude herrian, urrian baino 20 gutxiago, eta horrek eragin nabarmena izan du tasan. Horrela, azaroko langabezi tasa %11,7koa da, azken hilabeteetako joera positiboa baieztatuz. Datu baikorrak diren arren, Azpeitiko Udalak lanean jarraitzen du, bere ahalmenaren baitan, datu horiek hobetu daitezen: sustapen plana, ekintzaileentzat diru-laguntzak, formazio saioak edota etxebizitzak alokatu ahal izateko gazte, banandu eta mugikortasun urriko herritarrentzat diru-laguntzak.

Gehiago irakurri

Herritarrek erosketak Azpeitian egiteko hainbat egitasmo antolatu dituzte Udalak eta Bertan elkarteak

gabonak15bertan

Azpeitiko Udalak Gabon argiak piztu zituen abenduaren 3an Gabon kanpainari hasiera emanik. Modu honetan, azpetiarrek egin beharreko erosketak herrian bertan egiteko helburuarekin girotu dira kaleak. Era berean, Bertan Merkatari elkarteak hamaika ekintza prestatu ditu; zozketak, umeenatzat parkea, erosketa bonoak... Iaz egin bezala, erosketa bonoak jarri dira bezeroentzat eskuragai: 40 euro ordainduta, 50 euroko balioa duten erosketa bonoak lortu ahal izango dira. Bono hauen salmentarekin hasi dira dagoeneko, eta kopuru mugatua izanik, interesatuei azkar ibiltzea gomendatzen zaie. Alde Zaharrean Ilargi eta Valverde Drogerian eros daitezke, Kukua eta Prest Tindategia erdigunean eta Otola eta Babesa Gazte Moda Sanjuandegin. Gainera, Bertan-en bulegoan ere eskuratu ahal izango dira. "Azpeitiko Udalak herriko merkataritza sustatzea eta indartzea du helburutzat. Jakin badakigu garai zailak direla, merkatari txikientzat batik bat, horregatik, Gabon garai honetan azpeitiarrak Azpeitian erostera deitzen ditugu. Herritarrek bertan komntsumituz, Azpeitiko hirigunea merkatal-gune bihurtzea nahi dugu, eta era berean, Alde Zaharra biziberritzea eta herriari bizia ematea. Horretarako, eta iaz egin bezala, Bertan elkarteari diru-laguntza eman diogu, 3.000 euro guztira, erosketa bonoak eskaintzeko herritarrei. Legegintzaldi hasieratik esaten ari gara merkataritza indartzeko pausoak eman behar ditugula, eta ematen ari gara; izan ere, laguntza hau iazkoa baino handiagoa da. Merkataritzak herriko ekonomian duen pisua garrantzitsua da eta hau indarberritzea ezinbestekoa da", agertu du Agustin Lizarralde zinegotziak.

Gehiago irakurri

Sanjuandegiko Azoka Herritik egitasmoa abenduaren 18an eta 19an egingo da

azokaherritikabendua15

Azoka Herritik egitasmoak Sanjuandegin ospatuko du beste edizio bat abenduaren 18an eta 19an. Azken urteetan bezala, elkarlana oinarri bezala hartuta, bertako ekoizpena eta merkatu txikiak bultzatzea, kultur sorkuntzari eta euskarari bide ematea, herriko taldeak indartzea, aniztasuna errespetatzea eta herritarrak inplikatzea izango ditu helburu bezala. "Duela urtebete egindako Sanjuandegiko edizioa 'Azoka Herritik, herria auzoetatik' lemapean egin genuen. Izaera eta asmo berarekin, eta elkarlanean oinarrituta antolatu dugu aurtengo edizioa ere, Azoka Herritik egitasmoko eta XJ auzolanean elkarteko kideek, Udalaren laguntzarekin. Herritar askoren partehartzeak eta lanak egiten du azoka posible. Herrian bizi, kontsumitu, lan egin eta gozatzeko modu berriak sortzen dihardugu guztion artean, eta horren isla izango da Sanjuandegiko azoka. Gu bagoaz, eta zu, bazatoz?", agertu dute arduradunek.

EGITARAUA:

Gehiago irakurri

Azpeitiko Udalak Inaziotar guneetako kudeatzaile europarren lehen bilkuran hartu du parte

manresatopaketa

2022an, Loiolako Inazio Manresara iritsi zela 500 urte betetzen dira eta data garrantzitsu honen baitan, Inaziotar guneetako kudeatzaile europarren lehen bilkura egin da Manresan abendu hasieran. Bertan parte hartu du Azpeitiko Turismo saileko zinegotzi den Agustin Lizarraldek, Erroma eta Pariseko Inaziotar guneetako, Manresa Turisme eta bertako turismo bulegoko, Ruta Marianako, Generalitateko turismo saileko eta Montserrateko ordezkariekin batera. Hala, bisitak iraun duen egunetan, elkarlanerako dauden aukerak aztertzeko bilerak egin dituzte. Sakontasunean landu beharko diren elkarlanerako proposamenak egin dira, baina bertaratu direnak balorazio positiboa egin dute eta oso interesgarritzat jo dute kudeaketen ete esperientzien elkartrukea, eta hala nola, Inaziotar patrimoniaren inguruko turismo erlijioso eta kulturalaren baitako aportazio tekniko eta espiritualak.

Gehiago irakurri

Gabonetako argiak piztu ditu Udalak

gabonargiak15

Azpeitiko Udalak, atzo, osteguna piztu zituen Gabonetako argiak eta urtarrilak 6ko Errege Eguna bitartean, egunero piztuko dira. Urtero bezala, LED mikroargiak jarri dira herriko kale eta auzoetan, merkatuan gutxien kontsumitzen duten argiak. Energia aurrezteko kanpainaren baitan, LED argiak jartzeaz gain, gauez itzeldu egingo dira argiak; 01:00etatik aurrera. Bestalde, argi gehiago ezarri dira, hutsuneak antzemandako lekuetan jarri dira, honela, Foru Ibilbidean txintxilikario gehiago daude aurten eta bestetik, Olazko Amaren Plazako zuhaitzak argiztatu dira. "Gabonak iristear daude, eta argiekin, garai honetako kanpainari hasiera eman nahi diogu. Erosketak egiteko orduan, azpeitiarrak herrian geratu eta bertan kontsumitzeko deia egin nahi dugu", agertu du Ainhoa Beristain zinegotziak.

Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea