wrapper

Ekonomia sub

Urberritzen proiektua abian da, erronka sozialei erantzun propioak emateko helburuarekin

aurkezpena

Azpeitiko Udalak, Urola Erdiko Garapen Agentziaren (Iraurgi Berritzen) bidez, jarri da abian Urberritzen proiektua. Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyarrekin elkarlanean, eta  Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker garatuko da. Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeetako gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea.

Gehiago irakurri

Lan-orientatzailea eta enplegu zentrurako teknikaria kontratatzeko prozesua hasi du Iraurgi Berritzenek

Azpeitiko Udalak Iraurgi Berritzenen bidez lan-orientatzailea eta enplegu zentrorako teknikariak kontratatuko prozesua jarri du abian. Lan-eskaintza horietan interesatuta dauden pertsonek otsailaren 25a bitartean izango dute beren curruculuma-k eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea.

Bi lan eskaintzetako betebeharrak honakoak izango dira: lan-orientazio zerbitzuan eta enplegu zentruan enplegu eskatzaileei harrera egin eta lan-orientazioa eskaini; orientazio zerbitzua eta enplegu zentrua dinamizatu eta lan-orientaziorekin loturiko eginkizun guztiak bideratzea.

Lan eskaintza ikusteko klikatu hemen.

 

Gehiago irakurri

Urberritzen proiektua aurkeztuko dute gaur, 18:00etatik aurrera Sindikatu Zaharrean

Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko eta Azkoitiko udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyarrekin elkarlanean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker, Urberritzen proiektua jarri du abian. Proiektuaren helburu nagusia da egungo erronka sozialei erantzun propioak eta egokiak emateko eskualdeetako gaitasuna hobetzea eta berrikuntza sozialean ardaztutako dinamika iraunkor bat sortzea. Proiektua urtarriletik ekainera bitartean garatuko bada ere, gaur aurkeztuko dute 18:00etatik aurrera Sindikatu Zaharrean.

Gehiago irakurri

Gazte-langabetuei lan munduratze prozesuan laguntzeko lan-munduratze teknikaria behar da

Azpeitiko Udalak Iraurgi Berritzenen bidez lan munduratze teknikaria kontratatuko du. Kualifikatutako, eta ikasten edo prestakuntzan ez dauden gazte langabetuei lan munduratze prozesuan laguntzea izango da bere zeregina.  Lanpostuan, honakoak izango dira bere betebeharrak: Onuradunen aktibazio laborala, lana bilatzeko ibilbide guztian zehar; zeharkako gaitasun sozio-profesionalen hobekuntza eta enpoderatze sustapena; gaitasun profesionalaren hobekuntza eta lanpostuko esperientzia hartzea.

Lanpostu horretaz gain, Iraungi Berritzen Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloa dutenen lan poltsa osatzen ere ari da.

Gehiago irakurri

Bertanek zozkatutako abenduko afariak badu jabea

2015 - 12 - Afariaren irabazlea

Bertanek, Azpeitiko Merkatarien Elkarteak, abenduan elkarteko fideltasun txartelarekin eginiko erosketen artean zozketaturiko bi lagunentzako afarian saritua agertu da. Irabazlea Felisa Arzallus da, Zabala harategian eginiko erosketagatik tokatu zaio saria, eta astorkua jatetxean bi lagunentzako afariaz gozatzeko aukera izango du.


Bertanek hilero egiten ditu mota horretako zozketak txartela erabiltzen dutenen artean. Bertan txartela doakoa da, erosketa bonoengatik trukatu daitezkeen puntuak pilatzen ditu eta ordainketak hiru hilabetetara atzerako aukera ere ematen du inolako inateresik ordaindu gabe. Txartela eskuratu nahi duenak Rural Kutxako Azpeitiko bulegoan egin dezkae (Foru Ibilbidea, 10).

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea