wrapper

Ekonomia sub

Bi ikastaro berri lan munduratzea laguntzeko

Iraurgi Berritzenek, Azpeitiko eta Azkoitiko garapen agentziak, apirilerako eta maiatzerako bi ikastaro antolatu ditu, Azpeitian. Lehena, datorren ostiralean izango da, 'Helburu profesionalak' lemapean. Ikastaroen helburua da norbere ibilbide profesionala sortzeko eta garatzeko kontuan izan beharreko hainbat gako ezagutzea. Bakoitzak bere burua ezagutzea eta lanpostua bera ezagutzea, besteak beste.

Maiatzaren 20an, berriz,  'Hautapen probak'  ikastaroa emango da. Ikastaro horretan hautagaien potentziala aztertu eta zein neurritan diren egokiak lan postu eta lan giro zehatz baterako ikustea izango da helburua.

Ikastaro horietakoren batean parte hartu edota ikastaroen inguruko informazio gehiago nahi dutenek 943 02 60 69 telefonora deitu
dezakete eta Maialen Ituarterengatik galdetu. Ikastaroak Enplegu Zentroan eskainiko dira.

 

Ikastaro berak Azkoitian

Iraurgi Berritzenek ikastaro berak Azkoitian ere eskainiko ditu. 'Helburu profesionalak' ikastaroa apirilaren 14an izango da eta 'Hautapen probak', berriz, maiatzaren 26an.

 

Gehiago irakurri

Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru laguntzak eskatzeko epea irekita da

Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen diru laguntza programa abian jarri du Eusko Jaurlaritzak. Hala,  diru laguntza hori eskatu nahi dutenek uztailaren 15era bitartean izango dute horretarako aukera.

Diru laguntzaren onuradunak negozio bolumen aldetik, jarduera nagusia merkataritzan duten enpresak izango dira, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean.

Diru laguntzak bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte; alde batetik altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak eta bestetik, salgaien baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta hauentzak beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoan edo 943 85 11 00 telefonoan.

Gehiago irakurri

Ekintzailetzako sustapen teknikaria eta enpresen lehiakortasun eta berrikuntza proiektuen kudeatzailea kontratatzeko prozesuak abian

Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek osatzen duten Iraurgi Berritzenek bi teknikari kontratatzeko prozesua jarri du abian. Alde batetik, ekintzailetzako sustapen teknikaria kontratatzeko prozesua abiatu du. Lan eskaintza honetara aurkezteko epea martxoaren 23an bukatuko da. Bbestetik, enpresen lehiakortasun eta berrikuntza proiektuen kudeatzailea kontratauko da, eta eskaintza honetara aurkeztu nahi duten pertsonek martxoaren 31rako aurkeztu beharko dute beharrezkoa. Informazio gehiago nahi duenak Iraurgi Berritzeneko bulegoetara jo beharko du (943 02 60 69).

Gehiago irakurri

Hazilan proiektua abian jarriko da bailaran, Iraurgi Berritzenen bitartez

Azpeitia eta Azkoitiko Udalek osatzen duten Iraurgi Berritzenek, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean, Hazilan laneratze-proiektua jarri du abian, 2016-2021 aldian gazteentzako enplegu sortzeko helburuarekin, eta lanpostuen % 55 emakumeentzat izateko helburuarekin.

Langabezia-egoeran dauden 20 urtetik 35 urtera bitarteko gazte kualifikatuak (unibertsitateko edo LHko goi-mailako zikloko titulazioa) laneratzeko proiektua da Hazilan. Hazilanen helburu nagusia laneratzea da, laguntza pertsonalizatuaren bitartez. HAZI proiektuari esker, Iraurgi Berritzenek etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak zein diren jakingo dute, eta enplegua lortzeko behar dituzten baliabideak jarriko dituzte gazteen eskura, haien gaitasunak indartuz eta kudeatzen lagunduz.

Gehiago irakurri

3D Printing industria ezagutzeko jardunaldia izango da datorren asteazkenean

Iraurgi Berritzenek, 3D Printing edo 3D inpresioaren inguruko jardunaldia antolatu du datorren martxoaren 16rako, asteazkenerako. Azpeitian egingo da, Baigerako  4. solairuan (Enparan kalean). Jardunaldia, batez ere, eskualdeko industria enpresetara zuzenduta dago eta goizeko 9:00etatik 12:00etara izango da. Bertan parte hartu nahi dutenek aurrez izena eman beharko dute Iraurgi Berritzenera deituz (943 02 60 69) edota Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikora idatzita.

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea