wrapper

Ekonomia sub

Dendarien energia kontsumoa aztertzeko tailerra

energia

Eskualdeko Energia Planaren baitan ostuta dago Azpeitiko Energia Plana. Iaztik abian da, eta azken hilabeteotan Azpeitiko Udalak hartutako eta zehaztutako konpromisoak azaleratzen ari dira. "Energia planean zehaztu genituen eginbeharrak lantzen eta aztertzen ari gara iazko uda ostetik, eta lana ari da bere fruituak ematen", adierazi du Aitor Bereziartua Ingurumen zinegotziak. Hala azken hilabeteotan Loiolako iturri zaharrak zuen ur kontsumo izugarriari buelta eman zaio, lehen kotxe elektrikoa ekarri da Udaltzaingora eta Usurbilgo Lanbide Eskolarekin hitzarmena sinatu da. "Pauso garrantzitsuak eman ditugu, eta bide horretan segitu nahi dugu lanean", azaldu du.

Oraingoan, Iraurgi Berritzenen bidez, Energia Mahaiaren ekimenez eta Bertan Merkatari Elkartearekin zein Azkoitiko Herrixen eta Zestoako Dendarien elkartearekin elkarlanean dendarientzat ikastaroa antolatu da datorren ostiralerako, ekainaren 10erako. Energiak derkatarien egunerokoan suposatzen duena ikusita, energia kostuak ezagutzeko tailerrra antolatu da. "Dendariak beren energia kontsumoa ezagutu, eta energia aurreztu eta kontsumo arduratsuagoa izan dezaketela ondorioztatzen badute, neurriak hartzera animatu nahi ditugu", adierazi du Bereziartuak. Hala, Udalak berak energia kontsumo arduratsua egiteko neurriak hartzeaz gain, herritarrak ere konpromiso bera hartzera animatu nahi ditu.

Gehiago irakurri

Inguruko bost geltokiak familian ezagutzeko plan paregabea

5geltoki

Asteburutik abian da azken urteotan jada ezaguna den 5 geltoki historian egitasmoa. Egitasmoa abian jarri zen egunean bertan aurkeztu zuten Loiolan, eskualdeko Turimo bulegoan, Azpeitia, Zestoa eta Zumaiako udaletako, Basque Tourreko eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek.

Zumaiako Algorri Naturaren Ezagutza Etxean, Zestoako Ekainberrin eta Lili Jauregian, eta Azpeitiko Trenbidearen Euskal Museoan eta Loiolako Santutegia ezagutzeko aukera paregabea aurkeztu zuten beste behin ere. Aurtengoan, eskualdeko 5 geltokiak familian ezagutzeko proposamena egin dute.

Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak azken aldian Azpeitian eta inguruko herrietan turismoaren inguruko ikuspegia nola aldatu den azpimarratu zuen: "Garai batean, duela zenbait hamarkada ez genituen turistak nahi. Gaizki begiratzen genien. Orain ordea, ohituta gaude turistak hartzera, gure herriak aberasteko eta indartzeko balio digutela sentitzzen dugu", azaldu zuen. Eskualdeko herriak herri industrialak izanagatik ere, azken urteotan lan eta indar handia egin dute turismoa indartzeko: "Lan handia egin dugu gurean turismoa sustatzeko. Eta gaur da eguna egunero ehundaka pertsona ditugula herria bisitatzen. Azken egunotan, adibidez, ia egunero ikus dezakegu herriko plazan bisitarien talderen bat", adierazi zuen.

Gehiago irakurri

Global Training bekak eskatzeko epea zabalik da

Global Training bekak unibertsitate-titulazioa eta goi-mailako lanbide heziketa dituzten gazteentzat dira, eta, programa horri esker, gazteei aukera ematen zaie praktika ordainduak egiteko atzerriko enpresa eta erakundeetan, haien profil akademiko eta profesionalarekin lotutako jarduera eta proiektuetan, 6 hilabeteko denboraldian. Laugarren urtez jarraian, 60 beka eskainiko dituzte Garapen Agentzien Euskal Elkarteak eta Donostiako Sustapenak. 

Programan izena emateko epea maiatzaren 30ean ireki eta ekainaren 30ean amaituko da. Edozein parte-hartzailek, online egindako izen ematea osatzeko, Iraurgi Berritzenen entregatu aha lizango du dokumentazioa.

Gehiago irakurri

Lehen sektorea indartzeko helburua du Udalak, Sustapen Planaren bidez

 sustapen plana

Duela zenbait aste aurkeztu zuen Azpeitiko Udalak 2016ko Sustapen Plana, eta orduan azaldu bezala, helburua da lanpostuak sortuz langabeziari aurre egitea. Aurtengo Sustapen Planera 300.000 euro bideratu ditu Udalak, baina horretaz gain, formakuntzara beste 200.000 euro bideratu zituen 2016ko aurrekontuetan. Sustapen Plana 4 ardatzetan banatuta dago. Lanpostuen sortzea sektore guztietan bultzatu nahi da, eta Estitxu Elduaien Azpeitiko Udalaren zinegotziak eta Xebero Agirretxek, Errezilgo alkateak, lehen sektoreari, nekazari eta abaltzantzainei, zuzenduriko laguntzen berri eman dute.

"Gure ekonomiaren ardatz nagusietakoa da lehen sektorea. Guretzat oso garrantzitsua da nekazaritza eta abeltzantza bultzatzea balore batzuk transmititzen dituelako ekonomia sustatzeaz gain", adierazi du Estitxu Elduaienek. Lan egiteko modua eta bertan ekoiztutakoa bertan kontsumitzeko egiten den apustuaz gain, nekarazi eta abeltzainek ingurumena eta paisaia mantentzeko egiten duten lana ere azpimarratu du Elduaienek. Aurtengo Sustapen Planeko lehen sektoreari dagokion azpilerroko lerro batean, herriko ekoizleez gain, Beizama eta Errezilgo ekoizleek ere badute onuradun izateko aukera, horregatik, aurkezpenean izan da Errezilgo alkatea.

Gehiago irakurri

Merkataritza sustatzeko kanpaina berria

kanpaina

Azpeitiko Udalak, Bertan Merkatari Elkarteak eta Sabadell Guipuzcoanok Azpeitian sinisten dugu merkataritza bultzatzeko kanpaina berria jarriko dute abian ekainean.


Tokiko merkataritzaren sustatzaile eta bultzatzaile izatea dute hiru erakundeek helburu, eta merkataritza "funtsezko sektorea" dela irizten diote. Bide horretan, salmentak sustatzeko kanpaina diseinatu dute. Egitasmoarekin bat egiten duten saltokietan kutxatila jarriko da eta  erosketa bakoitzeko (ez dago gutxieneko preziorik), 1.000 euroko zozketa batean parte hartu ahal izango dute erosleek. Sari hori kanpainari atxikitako edozein establezimendutan trukatu ahal izango da. Horrez gain, beste 1.000 euro zozkatuko dira parte hartzen duten saltokien artean.


Kutxatilak ekainaren 1tik 30ra arte izango dira, eta, bitarte horretan, poltsa ekologikoak ere banatuko dira Cállate la Boca etxeak diseinatutako "Azpeitian sinisten dugu" irudiarekin.

 

Gehiago irakurri
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea