wrapper

Oharrak

Ekonomia sub

Merkataritza dinamizatzailea kontratatuko du Udalak Lanbideren bidez

Azpeitiko Udalak aldi baterako merkataritza dinamizatzailea kontratazeko prozedurak jarri du abian. Kontratazioak Lanbideren bidez egingo da, eta lan-eskaintza horietan izena emateko azken eguna datorren ostirala (urriaren 21a) izango da.

LANPOSTUAREN EGINKIZUNAK, MERKATARITZA DINAMIZATZE LANAK IZANGO DIRA.

- Bertan Merkatari Elkarteko eguneroko koordinazio, kudeaketa eta ekintza-gauzatze lanetan laguntza.
- Fideliza Azpeitia proiektua aurrera eramatea
- Azpeitiarren kontsumo ohituren ikerketa osatzen laguntza
- Datu baseak sortu eta kudeatu
- Komunikazioak sortu eta bidali
- Dendartean Gipuzkoako Merkataritza Bilkurak Eusko Jaurlaritzarekin duen "bertako ekoizleen web orria" proiektua osatzen laguntzea.
- Bertako ekoizleak identifikatu
- Ekoizleen kontakturako datuak lortu
- Web orrian datuak sartu

 

Lan eskaintzaren xehetasunak.

Gehiago irakurri

Lan sozietateak eredu hartuta, ekintzailetasuna bultzatzeko Lanzituz proiektua jarri da abian

Lanzituz-Lan sozietateak sortuz programak, langabetuen lan munduratzea sustatzea du helburu, Lan Sozietateen eredua oinarritzat harturik eta ekintzailetasuna sustatuz. Ekimena, Europar Fondo Sozialak finantziatu du.

LANZITUZ, Euskadiko enpleguaren sorreran inplikaturik dauden hainbat erakunderen arteko elkarlanaren fruitu da. Egitasmoan ASLEk (Euskadiko Lan Sozietateen elkartea), Azpeitiko Udalak Iraurgi Berritzenen bidez, Gipuzkoako Bazkundeak, EHU/UPVko GEZKIk (Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutua) eta Euskadiko CCOOk parte hartzen dute.

Programari esker, Urola Erdiko langabetuek, beraien lanbide propioa sortzerako orduan, Lan Sozietate eredua aukera moduan ezagutzeko parada izango dute. Eredu horrekin, Gizarte Ekonomiaren baloreak, kudeaketa demokratikoa eta gardena bultzatzen duen enpresa mota eta pertsonan oinarritutako egitura bultzatu nahi da. Enpresa eredu horren inguruko sentikortasunaren sustapenaz gain, enpresa txikien kudeaketa integrala aurrera eramango dutenen gaitasunak areagotzea lortu nahi da. Horretarako, Azpeitiko eta Azkoitiko Garapen eta Berrikuntza Agentzia den Iraurgi Berritzenek akzio desberdinak jarriko ditu abian eskualdean horien artean; auto-enpleguaren eremuan informazioa eta aholkularitza jarduerak, ekintzailetzan eta enpresa-kudeaketan trebakuntza, negozio ideien formulazioan laguntza eta programa horren baitan sortzen diren enpresen lehen hilabeteetan jarraipen eta zuzendaritza.

Informazio gehiagorako jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin telefonoz 943 85 11 00 (Ione Eizagirre) edota emailez Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo..

Gehiago irakurri

Oraindik ere eman daiteke izena Txertatu Merkatuan programan

Txertatu Merkatuan programan izena emateko aukerak zabalik jarraitzen du oraindik. Proiektuan parte hartzeko betebeharrekoak:

    • 16 urtetik gorako eta 30 urte bitartean izatea
    • Langabezian egotea edota azkenengo hilabetean laneko kontraturik ez izatea
    • Batxilergo titulua, erdi mailako zikloa aimatuta izatea edoya unibertsitate-ikasketak utzita izatea

Txertatu Merkatuan programa berritzailea da, eta parte-hartzaileen jakintzak, trebetasunak eta hobbiak hartzen ditu oinarritzat haien jakintzak egituratzeko eta lan-profil bat eraikitzeko. Helburua zera da, pertsona bakoitzaren motibazioa lortzea eta autoestimua areagotzea, esku hartzeko erabiltzen diren metodologiak gela tradizionalean erabiltzen direnen bestelakoak izanik.

Gehiago irakurri

Hazilan proiektuko zazpi azpeitiar gaztek aktibatu fasea bukatu eta praktikak egiteko aukera izango dute

Hazilan

Iraurgi Berritzenen koordinaziopean garatzen ari den Hazilan proiektuan parte hartzen ari diren gazteekin bildu ziren uztail bukaeran Eneko Etxeberria Azpeitiko Alkatea  eta Javier zubizarreta Azkoitiko alkatea.
Hazilan 20 eta 35 urte bitarteko gazte kualifikatuei zuzenduriko egitasmoa da. Helburua da gazteen enpleagarritasuna hobetzea eta lan munduan txertatzeko baliabideak eskaintzea. 15 gaztek hartu dute parte "Aktibatu" deritzan programaren lehenengo fasean eta orain bailarako enpresetan praktikak egiteko aukera dute. Proiektuan parte hartzen ari direnetatik zazpi azpeitiarrak dira. Alkateek lehen fasearen bukaeran gazteekin elkartu eta zer nolako balorazioa egiten duten proiektuaz eta zeintzuk diren dituzten beharrak jakiteko eta Udalak enplegua sustatzeko egin dezakeenaz aritzeko aukera izan dute.

Gehiago irakurri

Langabezia tasa beheraka; ekainean baino 19 langabe gutxiago uztailean

 

Langabezia tasak beheraka jarraitzen du Azpeitian. Maiatzean, %10,6koa bazen, ekainaren bukaeran %10,2koa eta uztaileko lehen datuen arabera, ekainean baino 19 langabe gutxiago izan dira erregistratuta. Hala, maiatzean 783 langabe zeuden Azpeitian, ekainaren bukaeran 749, eta uztailean 730. Bi hilabetean, 53 lanbage gutxiago daude, beraz, Azpeitian.

Urola Erdiko eskualdeko ekaineko langabezia tasa %10,7koa izan zen, Gipuzkoakoa %11,2koa eta Euskal Autonomia Erkidegokoa %13,6koa. Beraz, Azpeitiko datua ona da, eta hobetzen doa pixkanaka-pixkanaka, gainera. Eskualdeko datu baxuenetarikoa da; Errezilek du baxuagoa %7,2koa eta hurrengo daturik baxuena Beizamak eta Azpeitiak dute.

Gehiago irakurri

Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/category.php on line 298
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea