wrapper

Oharrak

Ekonomia sub

Herri baten garapenean ezinbesteko dira denda eta komertzio txikiak. Azpeitian, ekonomiaren gako garrantzitsu dira; herriari bizia emateaz gain, lanpostu ugari sortzen dituztelako. "Horregatik, eta herria egiten laguntzen digun sare garrantzitsua delako, bultzatzen dugu Udaletik ere txartelaren proiektu anbiziotsu hau", adierazi du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. 

Krisi ekonomikoak eragin handia izan du merkatari txikientzako, baina badirudi kontsumoa hasia dela goraka. Hala ere, merkatari txikiek badituzte erronkak, horietako bat Interneteko erosketak: "Erronka handia da Interneteko erosketei aurre egitea, baina Azpeitia Txartela bezalako proiektuekin gure merkataritza sendotzea da helburua", azaldu du Etxeberriak. 


Warning: count(): Parameter must be an array or an object that implements Countable in /home2/azpeitia/public_html/templates/sj_financial/html/com_k2/templates/sj-template/item.php on line 311
2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea