wrapper

Ekonomia sub

sustapen

Sustapen plan orokorra aurkeztu zuen duela aste batzuk Azpeitiko Udalak. Baina gaur, Bertan Merkarari Elkarteko Xabier Aldalur teknikariarekin batera, merkataritza sustatzeko laguntza zehatzen berri eman dute Agustin Lizarralde eta Estitxu Elduaien zinegotziek.

Elduaienek azaldu duenez, "merkataritza eta Lehen Sektorea suspertzea gure lehentasun dira, eta horregatik Sustapen Planaren baitan bi adar horiei zuzenduriko laguntzak eskaintzen ditugu". Guztira, lerro horretara 40.000 euro bideratuko dira. Merkataritzari zuzenduriko lerroa ez da berria, aurreko zenbait urtetan ere lagundu da sektore hori, eta plan horren laguntza jaso duten merkataritza jarduera berriak abian dira herrian. "Lerro berria ez izan arren, ordea, baditu berrikuntzak", gaineratu du Lizarraldek. Berrikuntza edo aldaketa horiek Bertan Merkatari Elkartearekin elkarlanean egin dira: "Udalarekin elkarlanean aritu gara sustapen planeko laguntzak hobetzen eta egokitzen joateko", gaineratu du Xabier Aldalurrek.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea