wrapper

Ekonomia sub

aljeriamerkatua

"Herrialde jardunaldia: Maroko-Aljeria" izenburupean ikastaroa antolatu zuen Iraurgi Berritzenek eta parte hartu zuten enpresek, Maroko eta Aljeriako merkatuetara sartzeko kontutan eduki behar diren elementurik garrantzitsuenak ezagutzeko aukera izan zuten. Hizlaria Amaia Ferro izan zen, Gipuzkoako Bazkundeko Enpresa Garapen eta Internazionalizazio Zuzendaria den Amaia Ferrok eman zuen ikastaroa eta bertan, herrialde horietako hainbat ohitura edota euren ekonomietako sektorerik garrantzitsuenak agertu zituen. Era berean, partaideen artean iritziak elkarbanatzeko aukera ere izan zen, bakoitzaren esperientziak kontatuz.

Eskualdeko enpresei ahalik eta aukera gehien ematea nahi du Udalak, eta horregatik, Iraurgi Berritzenen bitartez, hainbat ekintza burutu dira 2015 urte honetan: Mexikori buruzko herrialde jardunaldia, Maroko eta Aljeriari buruzko herrialde jardunaldia, Aduana Gestioari buruzko prestakuntza aurreratua, enpresen nazioartekotze maila aztertzeko prediagnostikoak eta bide orriak, besteak beste.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea