wrapper

Ekonomia sub

P1090183

Udalak eta Bertan merkatari elkarteak elkarlanean antolatutako IV. Erakusleiho Txapelketa, Nerea Eskulanak saltokiak irabazi du. Honela, dendak sariaren 600 euroak jaso ditu Agustin Lizarralde zinegotziaren eskutik. Bigarren postuan, eta beraz, 400 euro, Kiribil Ekodendarentzat izan da eta azkenik, hirugarren sariko 200 euroak Deco-Ramik dendarentzat. Lehiaketako arduradunek agertu dutenez, iaz baino parte-hartzaile gehiago izan dira; "Dendariek ln asko egin dutela ikusi dugu, eta zaila izan da erabakia hartzea. Horregatik, originaltasuna eta erakargarritasuna nabarmendu nahi izan ditugu. Horrez gain, saltokiak saltzen duen produktua gaiarekin ondo integratuta egotea ere kontuan izan dugu", agertu du Lizarraldeak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea