wrapper

Ekonomia sub

gabonak15bertan

Azpeitiko Udalak Gabon argiak piztu zituen abenduaren 3an Gabon kanpainari hasiera emanik. Modu honetan, azpetiarrek egin beharreko erosketak herrian bertan egiteko helburuarekin girotu dira kaleak. Era berean, Bertan Merkatari elkarteak hamaika ekintza prestatu ditu; zozketak, umeenatzat parkea, erosketa bonoak... Iaz egin bezala, erosketa bonoak jarri dira bezeroentzat eskuragai: 40 euro ordainduta, 50 euroko balioa duten erosketa bonoak lortu ahal izango dira. Bono hauen salmentarekin hasi dira dagoeneko, eta kopuru mugatua izanik, interesatuei azkar ibiltzea gomendatzen zaie. Alde Zaharrean Ilargi eta Valverde Drogerian eros daitezke, Kukua eta Prest Tindategia erdigunean eta Otola eta Babesa Gazte Moda Sanjuandegin. Gainera, Bertan-en bulegoan ere eskuratu ahal izango dira. "Azpeitiko Udalak herriko merkataritza sustatzea eta indartzea du helburutzat. Jakin badakigu garai zailak direla, merkatari txikientzat batik bat, horregatik, Gabon garai honetan azpeitiarrak Azpeitian erostera deitzen ditugu. Herritarrek bertan komntsumituz, Azpeitiko hirigunea merkatal-gune bihurtzea nahi dugu, eta era berean, Alde Zaharra biziberritzea eta herriari bizia ematea. Horretarako, eta iaz egin bezala, Bertan elkarteari diru-laguntza eman diogu, 3.000 euro guztira, erosketa bonoak eskaintzeko herritarrei. Legegintzaldi hasieratik esaten ari gara merkataritza indartzeko pausoak eman behar ditugula, eta ematen ari gara; izan ere, laguntza hau iazkoa baino handiagoa da. Merkataritzak herriko ekonomian duen pisua garrantzitsua da eta hau indarberritzea ezinbestekoa da", agertu du Agustin Lizarralde zinegotziak.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea