wrapper

Etxebizitzarako eraikin batean obra zibileko igogailua jartzeko dirulaguntza ematea

Etxebizitzarako eraikin batean obra zibileko igogailua jartzeko dirulaguntza ematea
AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea


ETXEBIZITZARAKO ERAIKIN BATEAN OBRA ZIBILEKO IGOGAILUA JARTZEKO DIRULAGUNTZA EMATEA.


Oinarri arautzaileak: 2006ko uztailaren 28an, Azpeitiko Udalak bizitegi-eraikinetan obra zibileko igogailuak jartzeko dirulaguntzak emateko ordenantza arautzailea onartu zuen (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2006ko urriaren 24koa, 202. zk.).


Laguntza horien bidez, etxebizitzetara bideratutako eraikinetan irisgarritasunaren arloan egin beharreko doikuntzak bermatzeko eta desgaitasuna duten pertsonen irisgarritasuna hobetzeko beharrezkoak diren obrak eta jarduketak finantzatu nahi dira.


Alkatetzaren 2018ko abenduaren 28ko Dekretuaren bidez, 11.790,00 euroko laguntza eman zaie Joan XXIII 2. zenbakiko jabeei (Alkatetzaren dekretuz 2017ko maiatzaren 26an emandako obra-lizentzia).


Aurrekontu-saila: 1 0201.480.152.20.01 2018.


Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea