wrapper

Azpeitiko AO 1 Alde Zaharreko eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntza ematea II

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
AZPEITIKO AO 1 ALDE ZAHARREKO ERAIKINETAKO FATXADAK BIRGAITZEKO DIRULAGUNTZA EMATEA.

Oinarri arautzaileak: Azpeitiko Udalak 2018ko uztailaren 3an onartu zuen Azpeitiko Alde Zaharrean kokatutako eraikinetan fatxadak birgaitzeko laguntzak emateko ordenantza arautzailea aldatzea (oinarrizko udal-agintaraua 2016ko maiatzaren 3an onartu zuen Udalbatzak. Udal-agintarauaren argitalpena: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala, 2018ko urriaren 25ekoa, 206. zk.).

Dirulaguntza honen xedea da udalerriko eremu historikoan dauden eraikinetako fatxadak margotzeko eta birgaitzeko obrak finantzatzea, baldin eta ordenantzan ezarritako ezaugarriak betetzen badituzte. Birgaitu beharreko eraikinetako bizilagunen komunitateak izango dira onuradun.

Ekainaren 18ko 3/2015 Legean ezarritako helburuak betetzen dira.

Alkatetzaren 2019ko abenduaren 9ko Dekretuaren bidez, 3.000 euroko laguntza eman zitzaion Buztinzuriko Errebala kaleko 20. zenbakiko jabeei.

Aurrekontu-saila: 1.0201.480.152.20.01 2019.

Horren berri ematen da, Azpeitiko Udalaren dirulaguntza jardueraren publizitate-printzipioa betetzeko.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea