wrapper

Herriko ekonomiaren sustapenerako emandako dirulaguntzak

AZPEITIKO UDALA
Emandako laguntzaren publizitatea
HERRIKO EKONOMIAREN SUSTAPENERAKO DIRULAGUNTZA PROGRAMAREN 2018KO DEIALDIAREN EBAZPENA.

Oinarri arautzaileak: Udalbatzak 2017ko maiatzaren 9an hartutako akordioa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2017/07/14 135. zenbakia).

2018. ekitaldirako deialdia: Udalbatzak 2018ko ekainaren 5ean hartutako akordioa (Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala 2018/06/29 125. zenbakia).

2018. deialdirako aurrekontua: 300.000 euro.

Deialdi honetan hiru dirulaguntza lerro jaso dira:

1) Merkataritza arloan eta lehen sektorearen arloan enplegu sustapena finantzatzera bideratutako dirulaguntzak (75.000 €).

2) Industria proiektu estrategiko edo berritzaileen bitartez enplegu sustapena finantzatzera bideratutako dirulaguntzak (150.000 €).

3) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak (75.000 €).

Aurrekontuko partida: «sustapen laguntza»: 1.1100.471.241.00.01.2018

Deialdiaren Ebazpena: Alkatetzak 2018/12/28an emandako Dekretua.

Eranskin moduan jaso dira lerro bakoitzean eman diren onuradunak.

Azpeitiko Udalak dirulaguntza publikoak ematean, ezinbestean bete behar duen publizitatearen printzipioaren baitan jakinarazi dena.

Ebazpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea