wrapper

Hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal dirulaguntza.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 38/2003 Lege Orokorraren 18. artikuluan eta Diru-laguntzak emateko Ordenantza arautzailearen 9.6. artikuluan adierazitakoaren arabera, hezkuntza arautuaren zein ez arautuaren arloan formazio-ekintzak egiten dituzten 25 urtetik gorako langabetu edota dagokion lan-hitzarmenean % 50etik beherako lan-jardunean diharduten pertsonei zuzendutako udal diru-laguntzen publizidadea emango da (2018ko deialdia). Laguntzaren deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen 2018ko apirilaren 4an 64 zb.).
Laguntza onartzen den Ebazpena: Alkatetzak 2018ko uztailaren 27an emandako Ebazpena.

Emandako diru-laguntzen zenbateko osoa: 905,90 €.

Aurrekontu-atala:
1 100.481.326.00.01 2018

Udalaren web orrian Zerbitzuak eta tramiteak ataleko “Dirulaguntza programak” gunean laguntza espedientearen ebazpena eta honen baitan, kasuz kasu eman diren laguntzen publizitatea eman da.

Azpeitian, 2018 irailaren 10ean.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua

Ebazpena

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea