wrapper

Urola Kostako Hedabideak S.M. (Hitza), Erlo telebista eta Uztartzen Euskara Elkarteari (Uztarria) emandako dirulaguntza.

Azpeitiko Udalaren eta Azpeitiko Euskara Patronatuaren dirulaguntzen 2016-2019 plan estrategikoaren baitan, eta helburu honekin hartu den 2018ko apirilaren l0eko akordioaren arabera, 2018. ekitaldian euskarazko toki hedabideen jardunari atxikitutako 3.000 €tik gorako diru­laguntza hauek eman dira:

Erakundea: Urola Kostako Hedabideak S.M (Hitza).
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 27.000 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2018

Erakundea: Erlo Telebista.
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 6.000 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2018

Erakundea: Uztartzen Euskara Elkartea (Uztarria).
Arrazoia: Euskararen komunikazio proiektuan gardentasuna eta partaidetza sustatzea.
Zenbatekoa: 31.583,26 €.
Partida: 1 0401.481.334.00.01 2018

Eta hori guztia jakitera ematen da, Diru­laguntzak arautzen dituen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 18.2. artikuluaren arabera.

Azpeitian, 2018ko uztailaren 18an.- Alkateak.- Eneko Etxeberria Bereziartua

 

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea