wrapper

Datuen babesa

Datu babesari buruzko informazio gehigarria:

Zein da zure Datuen Tratamenduaren arduraduna?
Kontrakoa adierazi ezean, Azpeitiko Udala da bere datuen tratamenduaren arduraduna. Udalaren eta burutzen duen jardueraren inguruko informazio gehiago aurkituko duzu (www.azpeitia.eus).
Telefonoz, posta elektronikoz, gutunez edo aurrez aurre jar zaitezke gurekin harremanetan. Hau da gure posta-helbidea:
Azpeitiko Udala
Plaza Nagusia 5
P.K: 20730
Azpeitia (Gipuzkoa)
Herritarrentzako arreta telefonoa: 943 15 72 00
Helbide elektronikoa: dbd@azpeitia.eus
Zein da Datuen Babesaren ordezkaria?

Datuak Babesteko ordezkariarekin harremanetan jar zaitezke, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera mezu bat bidaliz edo gure posta-helbidera gutun bat bidaliz.

Zein dira zure eskubideak zure datuak utzi dizkiguzunean?

Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoak (DBLO-EDB) datu pertsonalen gaineko zenbait eskubide ematen dizkiete interesdunei. Hona hemen eskubide horiek: Eskubide horien aplikazioa, kasu bakoitzean, tratamendu bakoitza legitimatzen duen oinarri juridikoaren araberakoa izango da, eta doan gauzatuko da.

Udalarekin harremanetan jarriz balia ditzakezu eskubideak, NANaren edo identifikazio-agiri analogoaren fotokopiarekin batera honako helbide honetara idatziz:

Azpeitiko Udala

Plaza Nagusia 5

P.K: 20730

Azpeitia (Gipuzkoa)

Eskubide horiek baliatzeko eskaera jaso ondoren, ebazpena emango dugu. Ebazpen horrekin ados ez bazaude, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan (DBEB) erreklama dezakezu www.avpd.euskadi.eus.

Hemen aurkituko duzu eskubide horiei buruzko informazio gehiago (eskubideak egikaritzea).

 -SARRERA ESKUBIDEA

Eskubide horrek ahalmena ematen dizu zuri buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun jakiteko eta, hala bada, datu horiek ikusteko eskubidea izateko. Eskubide hori baliatzeko eskaerak banan-banan aztertuko dira, kasu batzuetan ez baitira erabilgarri.

Eskubidea online egikaritu.

-ZUZENTZE ESKUBIDEA

Eskubide horrek ahalmena ematen dizu erabiltzen ditugun eta okerrak diren zure datu pertsonalen zuzenketa eskatzeko. Zure ustez osatu gabe dauden datuak osatzeko eskubidea ere baduzu.

Eskubidea online egikaritu.

-EZABATZEKO ESKUBIDEA

Eskubidea duzu zure datu pertsonalak ezabatzeko eskatzeko, DBEOren 17. artikuluan jasotako egoeraren bat gertatzen bada.

Eskubidea online egikaritu

TRATAMENDUA MUGATZEKO ESKUBIDEA

Eskubide horrek aukera ematen dizu zure datuen tratamendua DBEOren 18. artikuluak jasotzen dituen egoera jakin batzuetan mugatzeko eskatzeko.

Eskubidea online egikaritu

-AURKA EGITEKO ESKUBIDEA

Zure datuen tratamenduaren aurka egiteko eskubidea duzu, baldin eta tratamendu hori interes publikoaren izenean egindako misio batean edo interes legitimoan oinarrituta badago, profilak egitea barne.

Eskubidea online egikaritu

Zein kasutan adieraziko ditugu zure datuak?

Inola ere ez dizkiegu datuak hirugarrenei lagako aldez aurretik jakinarazi gabe eta behar den oinarri legitimatzailea izan gabe.

Batzuetan, zerbitzu jakin batzuk ematen dizkiguten enpresak kontratatzen ditugu, eta, horretarako, datu pertsonalak eskuratu behar izaten ditugu. Enpresa horiekin sinatu ditugu tratamenduaren arduradun-kontratuak, DBEOaren eta EDB-DBLOren xedapenak betetzen dituztenak. Kontratu horien bidez ziurtatzen dugu enpresa horiek kontratatutako zerbitzua emateko soilik erabiltzen dituzten datuak tratatzen dituztela, ez dituztela inoiz erabiltzen baimendu ez dizkiegun helburuetarako, eta datu horiek ez dizkietela lagako hirugarren enpresei eta/edo administrazioei. Gainera, datu pertsonalen konfidentzialtasuna eta osotasuna bermatuko duten segurtasun-neurriak ezartzeko eskatzen diegu. Indarrean dauden datuen babesari buruzko

xedapenak betetzen dituztela bermatzen diguten enpresa eta erakundeekin soilik kontratatzen dugu.

Kasu bakoitzean jakinaraziko dizugunez, egoera jakin batzuetan, hainbat administrazio publikori datuak lagatzeko legezko betebeharra dugu, lege horiek ematen dizkiguten botere publikoez baliatzeko.

Kontuzkoa adierazi ezean, ez dugu datuen nazioarteko transferentziarik egingo.

Zein segurtasun neurri aplikatzen ditugu Datuen Tratamenduan?

Ezarritako segurtasun-neurriak bat datoz urtarrilaren 8ko 3/2010 Errege Dekretuaren II. eranskinean (segurtasun-neurriak) aurreikusitakoekin (3/2010 Errege Dekretua, Administrazio Elektronikoaren esparruan Segurtasun Eskema Nazionala arautzen duena).

TRATAMENDU JARDUEREN ERREGISTROA

Ondorengo lerroetan Azpeitiko Udalaren Tratamendu Jardueren Erregistroa aurkituko duzu, baita Udalak egiten duen datu pertsonalen tratamendu bakoitzaren informazio zehatza ere.

2017 - Azpeitiko Udala.
ElkarMediak garaturiko webgunea