wrapper

ALDE ZAHARRA 1. HIRIGINTZA EREMUKO BIZITEGI ERAIKINEI BURUZKO HIRIGINTZA PARAMETROAK ARAUTZEN DITUEN UDAL ORDENANTZARI BURUZKO AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 129.5 artikuluan arautzen du hartzaile posibleei arauak egiteko prozesuan parte hartzeko aukera emateko betebeharra.

Udal honek ordenantza bat onartu nahi du Azpeitiko HAPOko 1. hirigintza eremuko ("Alde Zaharra") bizitegi-eraikinei dagozkien hirigintza-parametroak arautzeko. Ordenantza hori datozen hilabeteetan indarrean jartzea aurreikusten da.

Herritarrek erregelamendu-mailako arauak egiteko prozeduran parte hartuko dutela bermatzeko, eta 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publiko hau egin aurretik, kontsulta horren eraginpean egon daitezkeen herritarren eta erakunde adierazgarrienen iritzia jaso nahi da zenbait alderdiri buruz, hala nola ekimenarekin konpondu nahi diren arazoei buruz, araua onartzeko beharrari eta egokitasunari buruz, arauaren helburuei buruz eta izan litezkeen bestelako aukera erregulatzaile eta ez-erregulatzaileei buruz.

Horretarako, iragarki hau udalaren webgunean argitaratu eta hogei (20) eguneko epean, herritarrek, erakundeek eta elkarteek beren iritziak helarazi ahal izango dituzte, hala nahi badute, honako postontzi elektroniko honen bidez: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., Plaza Nagusia 5ean dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuaren bidez (HAZ) edo Udalaren egoitza elektronikoko erregistroaren bidez (www.azpeitia.eus).

 

Azpeitian, 2023ko uztailaren 26an

Alkateak
Nagore Alkorta Elorza
MEMORIA

a) Aurrekariak

Euskal Autonomia Erkidegoko Autonomia Estatutuaren 10.31 artikuluak Euskal Autonomia Erkidegoari etxebizitzaren arloan esleitzen dion eskumen esklusiboa baliatuz, Eusko Legebiltzarrak Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea onartu zuen, EAEko lurraldean etxebizitza duin eta egokia izateko eskubidea arautzeko.

 

Lege hori garatzeko, 2022ko irailaren 1ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 80/2022 Dekretua, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituena.

Bizigarritasuna, bertan bizi diren pertsonei bizi-proiektu bat garatzeko aukera ematen dien espazio-baldintza den aldetik, azalera eta altuerari, konfort termikoari, ekipamenduari, osasungarritasunari, argiztapen naturalari, irisgarritasunari, erabilerari eta mantentzeari buruzko oinarrizko baldintza jakin batzuei lotuta dago, bizitzako etapa desberdinetara egokitzeko moldagarritasuna eta malgutasuna ahaztu gabe, baita premia berriei eta bizimodu modernoari ere. Gainera, ezinbestekoa da bizigarritasunak kontuan hartzea genero-ikuspegia benetan txertatzea eta, nola ez, berrikuntza.

 

Eusko Jaurlaritzak onartutako arauaren helburua erabilera nagusia bizitegirakoa duten eraikinetan etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak erraztea da, segurtasun juridikoko arau-esparru bat bermatuz, etxebizitzen titularrek, administrazio publikoek eta sektoreko enpresek erabakiak har ditzaten. Hala ere, egungo etxebizitza-parkea pixkanaka egokitzea eta behar bezala arrazoitutako zenbait salbuespen ezartzea ahalbidetzen du.

 

 

Era berean, zuzkidura-bizitokiek eta babes publikoko etxebizitzek bete behar dituzten diseinu-arauak jasotzen dira, azken horiek kalifikatze aldera.

 

b) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Arauak ahalmena ematen die udalei ordenantzak onar ditzaten bertan ezarritako bizigarritasun-eskakizunetara egokitzeko. Ildo horretan, ordenantza honen bidez, Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko "Alde Zaharra" 1. hirigintza-eremuko bizitegi-eraikinetarako erreferentzia izango diren hirigintza-parametroak ezarri nahi dira.

 

Hauek dira ordenantza honen helburuak:

1.- EAEko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak eta diseinu-arauak arautzen dituen ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuaren aurreikuspenak Azpeitiko "Alde Zaharra" 1 hirigintza-eremuan aplikatzeko irizpideak zehaztea.

2.- Azpeitiko "Alde Zaharra" 1 hirigintza-eremuko bizitegi-eraikinen fatxadetan hegalak gaitu/ezartzeko baldintzak zehaztea.

 

3.- "Alde Zaharra" 1 hirigintza-eremuko bizitegi-eraikinetan dauden irisgarritasun-arazoak konpondu aurretik edo aldi berean, hirigintza-plangintzan baimendutako etxebizitzen banaketak/bereizketak baldintzatzeko aurreikuspenak zehaztea.

 

4.- Azpeitiko "Alde Zaharra" 1 hirigintza-eremuko bizitegi-eraikinen teilatuetan terrazak gaitzeko baldintzak zehaztea.

c) Araua onartzeko beharra eta egokitasuna

 

Azpeitiko HAPOren 1. hirigintza-eremuko "Alde Zaharra" bizitegi-eraikinei dagozkien hirigintza-parametroak arautzeko ordenantzaren izapidetzea aurrekarien atalean aipatutako araudiak eta Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzen eta zuzkidura-bizitokien gutxieneko bizigarritasun-baldintzak arautzen dituen ekainaren 28ko 80/2022 Dekretuaren aurreikuspenean oinarritzen da.

d) Arauaren helburuak

Jarraian, b) atalean aipatutako helburuak azalduko dira.

 

 Iragarkia

 

Araudiaren aldakearen iritzia edo iradokizuna baduzu, helbide honetara bidali: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. edo azpetia.eus/gardentasuna/iradokizunak-gardentasuna

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information