Udalbatzak, 2023ko maiatzaren 4an egindako bilkuran, adinekoentzako Azpeitiko Udaleko ostatu zerbitzua arautzen duen Erreglamentuari buruzkoa den Udalaren ordenantza onartzari hasierako onarpena eman zion (Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN 2023ko maiatzaren 24an argitarauta, 99 zb).
Arauzko jendaurreko informazio epean ez da erreklamazio edo oharpenik izan. Hori dela eta, Toki jaurbidearen oinarrien apirilaren 2ko 7/1985 legearen 49 artikuluak xedatzen duenaren arabera, orain artean behin-behineko zen akordioa behin betikoa bihurtuko da.
Legearen 70.2 artikuluak xedatzen duenaren arabera, onartutako Ordenantzaren testu osoa argitaratzen da, zehaztuz bere edukina Udalaren web orrian ere argitaratua da goe la, udal-agintarauen atalean ww.azpeitia.eus.
Administrazio-bidean behin betikoa den akordio honen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurre an, Bilbon egoitza duena, iragarkia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratzen den hurrengo egunetik hasi eta bi hilabeteko epean.
Aplikatzeako den legeria: uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioarekiko Auzietarako Eskumena arautzen duena (46. artikulua).
Azpeitia, 2023ko uztailaren 6a.—-Nagore Alkorta Elorza, alkatea.