wrapper

Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako dirulaguntzak 2023

Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako dirulaguntzak 2023

Azpeitiko Udalak tokiko ekonomia sustatzeko duen eskumena baliatuz, urteak darama herrian ekonomia sustatzeko dirulaguntzak ematen. Dirulaguntza hauek egungo errealitatera egokitzeko hausnarketa sakona egiten du urtez urte eta herrian ekonomiak izan duen bilakaera ikusi eta aztertu ondoren, ekonomia sustatzeko behar berriei aurre egiteko xehetasunak islatzen dira bertan.
Alor horretan, Azpeitiko Udalak legeak zehazten dituen eginkizunak gauzatu nahi ditu, are gehiago gaur egungo errealitatea kontuan izanda. Tokiko garapen endogenoa udalerriek dituzten baliabideen erabileran oinarritzen da; horiek dira «garapenaren» potentziala eta, beraz, lurralde-plangintza estrategikoa beharrezko tresna bihurtzen da.

2021eko maiatzaren 4ko udalbatzan onartu zen 2030 Udalaren Plan Estrategikoa eta bere baitan txertatzen den ildo nagusietako bat da eredu ekonomiko propio bat antolatzea erronka hauei aurre egiteko:
— Ekonomiaren sozializazioa, ekonomiak herritarren beharrizanak asebetetzeko rola jokatu behar du, eta Azpeitiko bizilagunek herrian bertan lan egitea ahalbidetu behar du.
— Profesionalizazio eta lehiakortasun maila areago tzea. Egitura ekonomikoak jasaten dituen interdependentziak geroz eta nabarmenagoak diren testuinguru globalean, kanpo eta barne erronkei.
— Industria eta lurzoruen transformazioa eta jardueren bizi - berritzea. Industria, herriko ekonomikoaren motorra izanik, berau egonkortzeko lehentasunezko sektorea da. Azpeitiarrei kalitatezko lanpostuak eskaini eta ibilbide profesionala herrian bertan garatzeko erraztuko lieke, industria indartzeak. Industria bultzatzeak, eta batez ere industria berri baten aldeko apustuak, herritarrei kalitateko bizi-baldintzak izateko aukera sortuko du.
— Herri-merkataritza babestea eta osatzea. Herri-merkataritza funttsezkoa da kaleko bizitzaren oparotasuna eta harreman eta truke sozialaren aberastasunari eusteko.


Hiri-ekonomia osatzen duten sektoreak eraldaketa prozesu sakon batean murgilduta daude, hainbat erronkari erantzun behar baitiote: kontsumo ohitura berrietara egokitzea; informazio eta komunikazio teknologia berriak txertatzea; errelebo faltari eta ekintzailetza tasa baxuari era tzutea; kale espazioak egokitzea; lokal hutsen kudeaketa, energia berriztagarrietarako jauzia, e.a. Eraldaketa horiek guztiek hiri-ekonomiako sektoreen biziraupena baldintzatzen dute, eta faktore horietan eragitea ezinbestekotzat jotzen da horien eragin negatiboa gutxitzeko, eta guztiaren gainetik udalerriko bizi-kalitatea eta kohesio soziala bermatzen dituen ekonomia eredua (hiri-ekonomia) mantentzeko. Horregatik, Administrazioaren ardura da, besteak beste, ekintzaile eta negozio berriei babesa eskain tzea, bertako garapen ekonomikoa lehenetsiz.


Bestalde, lokalen itxi eraren ondorioz, gainera, geroz eta lokal huts gehiago aurki daitezke herriko kaleetan. Alde Zaharreko lokalen kasuan, gainera, zailtasun gehigarriak izaten dituzte bertan jarduera berri bat martxan jartzerako orduan. Hiri-ekonomia osatzen duten sektoreak indarberritzeko eta jasangarri egiteko, hortaz, ezinbestekotzat jotzen da oinarri hauetan araututako dirulaguntza lerroak xedatzea, zeinen bitartez bultzatzen diren:
1.    Enpresak sortzea eta haztea eta enplegua sortzea.
2.    Garapen eta aukera espazio berriak sortzea ekintzaileentzat eta enpresentzat.
3.    Berrikuntza ekintzailetzan eta ekintzailetza-kulturaren sustapenean
4.    Jarduera ekonomiko eta soziala sustatzea, proiektu berritzaileen bidez.
5.    Herriko alde-zaharra biziberritzea.
6.    Trantsizio energetikorako laguntza.
7.    Enpresetako eta merkataritzako kontratazioak bultzatzea.

Ildo horretan, Udalak era askotako neurriak onartu eta hartu ditu egungo eraldaketen, beharrizanen eta energia-krisiaren ondorio akutuak arin tze ko. Horregatik, aurtengo dirulaguntzen programa honetan berariazko laguntza batzuk sartu dira inflazioaren ondorioak jasaten ari diren sektoreetan bai eta krisi energetikoak gogor erasandako sektoreetan ere.

Aipaturiko dirulaguntza lerro horien edukia zehazterakoan kontuan hartu dira:
1.    Azpeitiko Lan merkatuko datuak.
2.    Eskualdeko industria-sarearen egoe ra sozioekonomikoaren azterketaren ematzak.
3.    Eskualdeko lehiakortasun-faktoreen datuak.
4.    Azpeitiko enpresa-kopurua eta aurreko ekitaldietan jasotako eskaerak, tamainaren eta jarduera-sektorearen arabera.

Horregatik guztiagatik, Ekonomia Batzordeak proposatuta, 2023ko maiatzaren 26an alkate dekretu bidez honako Erabaki hau hartu da:

Lehena: Herriko Ekonomiaren Sustapenerako dirulaguntzak emateko baldintza arautzaile orokorrak onartzea eta baita lerroetako bakoitzari dagozkion baldintza espezifikoak ere.
Lau dirulaguntza lerro onartu dira:

1)    Zerbitzu sektorean eta/edo lehenengo sektorean jarduerak indartzera bideratutako dirulaguntzak.
2)    Industria proiektu estrategiko edo berri tza ileak eta eraikuntza sektoreko proiektuak.
3)    Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak.
4)    I. sektorean, zerbi tzu en sektorean, ostalaritzan nahiz industrian enplegua sustatzeko dirulaguntzak.

Bigarrena: Aipatutako diru-laguntza horien 2023ko ekitaldiari dagokion deialdia onartzea.

Hirugarrena: Deialdi honi aurre egin ahal izateko 400.000,00€ko zenbatekoaren gastua baimentzea Azpeitiko Udalaren Aurrekontu Orokorraren 1.1100.471.241.00.01.2023 Transf. arruntak, ekonomia sustapena eta 1.1100.471.241.00.02.2023 Transf. Arruntak, lehen sekt. eta merk.sustapena partidetatik.

Aipatutako partidak erabilgarriak izango dira beraien artean.

Behin betikoa den eta administrazio bidea amaitzen duen akordio honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

 

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124508 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information