wrapper

Kirol-klubek azterketa-medikoak egiteko dirulaguntzak. (2.A.2)

Azpeitiko Udalaren egitekoak dira, kirolaren alorrean, beste batzuen artean, honako hauek: herritarren artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzea bizi kalitate eta osasuna mantendu eta hobetzeko oinarrizko faktore gisa eta identitate eta kohesio sozialeko elementu gisa; Azpeitiko kirol sistemaren egituraketa eta sistema horretan bildutako kirol eragile guztien lankidetza eta koordinazioa sustatzea; eta kirolean aukera berdintasuna eta eskolako kide guztiak kirola egiten has daitezen sustatzea, derrigorrezko eskolatze aldian, kirola egiteko ohitura herrian heda dadin.

Oinarri hauen helburua da herritar aktibo eta osasuntsuagoen alde lan egiten duten kirol-elkarte eta ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak arautzeaz izan ere elkarte horiek jarduera fisikoa modu erregularrean eta egokian egitea bultzatzen dute, jarduera fisikoa egiten duten pertsonen kopurua eta jardueraren maiztasuna handituz joan dadin.

Azpeitiko Udalak, 2023ko otsailaren 7an osoko bilkuran, Azpeitiko Udalaren 2023-2025 aldirako dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea erabaki zuen, eta 2023ko martxoaren 1ean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuta 41.zk.).

Hemen jasotzen diren dirulaguntza ildo guztiak, arestian aipatutako 2023-2025 dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude.

2023ko apirilaren 25eko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2023ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127039