wrapper

Garatzeko bidean lankidetza programak garatzen ditzuten Gobernuz Kanpoko Erakundeentzat (GKE) dirulaguntzak (1.C./1.D./1.E.)

Aurrekariak

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1.13) artikuluak jasotzen duenez, lege honetan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan, udalak eskumen propioak baliatu ahal izango ditu gizarte-zerbitzuak antolatzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko eremu materialean.

Abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak, V. kapituluan arautzen du irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenerako laguntza publikoa, eta, besteak beste, aurreikusten du elkarteei laguntzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak dirulaguntzen esparruan antolatu ahal izango direla.

Azpeitiko Udalak, 2023ko ekitaldirako onartutako aurrekontuak eta 2023ko otsailaren 7an egindako udalbatzarrean onartutako aldaketak ikusita, Udalarentzako eta bere erakunde publikoentzako 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea erabaki zuen. Plan hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2023ko martxoaren 1ean (41. zk.):

- I. eranskinean, elkarte sozial eta soziosanitarioentzako laguntza-programak egiteko dirulaguntzaren lerroa jasotzen da.

- II. eranskinean, lankidetzaren, elkartasunaren eta giza garapenaren arloko laguntza-programen lerroa jasotzen da.

Programak dituzten helburu estrategikoak hauek dira:

  • Tokiko elkarte-sarea indartzea, herritarren parte-hartzea sustatuz eta komunitate-jarduerak sustatuz.

  • Azpeitiko udalerrian gizarte-zerbitzuen esparruan (gizarte- eta soziosanitario-eremuan) helburuak dituzten elkarte, talde eta ordena erlijiosoek urtean zehar egindako jarduerak babestea. Jarduera horien onuradunak Azpeitiko herritarrak dira.

  • Herri behartsuenen garapenean laguntzea, eta haien bizi-baldintzak hobetzen laguntzea.

  • Egoera ahulean dauden kolektiboek proiektu humanitarioak, produktiboak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak gara ditzaten laguntzea. 

2023ko apirilaren 25ko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2023ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.

Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbiea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812648 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information