wrapper

Azpeitiko auzoetako herri festetako programa sustatzeko dirulaguntzak

Azpeitiko udalak egokitzat jo du zenbait kultura-arlo sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta hedatzeko ekimenei laguntzeko bide bat eratzea, Azpeitiko auzoetako herri festetako progaramari dirulaguntzak emanez. Neurri honen bidez, udalerri dinamikoa, parte-hartzailea, modernoa eta kulturalki aktiboa sortu nahi da.

Era berean, diru-laguntza hau Azpeitiko Udalaren Diru-laguntzen Plan Estrategikoan, (2023-2025 aldirako onartua, 2023ko otsailaren 7an Osoko Bilkuraren bidez, eta 2023ko martxoak aean Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratua, 41. zk.)III.eranskinean, Kulturaren arloko jarduerak dinamizatzea eta sustatzea lerroan jasota dago.

Dirulaguntza lerro honen helburu estrategikoak honakoak dira:

- Udalerri dinamikoa, parte hartzeilea, modernoa eta kulturalki aktiboa sortzea.

- Kultura sorkuntza babestea.

-Garapen komunitarioa eta kulturartekotasuna bultzatzen duten jarduera soziokulturalak babestea.

-Kulturaren esparruan, udalerriak beste lurralde batzuekin dituen harremanak sendotzea.

-Parte hartzeko ekimenak indartzea, aurretik ezarritako helburuak sustatuko dituzten erabakiak hartzeko.

Bestalde, lerro honen bidez honakoak dira lortu nahi dire helburu espezifiko eta ondorioak:

- Azpeitiko kultura eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kultura sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekimenei laguntzea.

- Udalerrian antolatutako kultura jarduerak urte osoan modu ordenatu eta eraginkorrean bideratzen direla bermatzea.

-Urtean zehar kalitatezko antzerki, dantza eta musika ikuskizunen eskaintza izatea.

- Azpeitia kultura eta aisialdi arloko erreferentziazko udalerriaren pertzepzioa hobetzea.

- Gure udalerriko kultura sendotzea.

Dirulaguntza lerro honen bidez Kultura-sorkuntza babestu eta Azpeitiko kultura-eskaintza zabaltzen eta hobetzen lagunduko duten kultura sustatzeko, sortzeko, prestatzeko eta zabaltzeko ekimenak bultzatuko dira.

2023ko apirilaren 25eko Alkatetzaren Dekretuaren bidez onartu ziren Azpeitiko Udalaren 2023ko dirulaguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak, Gizarte Zerbitzuen, Kirolaren eta Kulturaren arloetarako.

*Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/WAS/AYTO/USCServicioCiudadanoVer15WEB/segundaPag.do 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information