AZPEITIKO UDALA
IRAGARKIA
2023ko apirilaren 25ean Alkateak emandako Dekretu baten bitartez, Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatu eta emateko 2023ko oinarri eta deialdia onartu dira.
Etxebizitza hutsak mobilizatzeko xedea alde batera utzi gabe, kolektibo ahulago jakin batzuek alokairuko etxebizitzak eskura ditzaten sustatu nahi da, pertsonen ordainketa-ahalmenera egokitutako errentekin
Dirulaguntza hauek Azpeitiko Udalaren 2023-2025 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak eta Udalbatzak 2023ko otsailaren 7an onartuak (X eranskina- dirulaguntza lerroa: Azpeitiko udalerrian etxebizitza alokatzeko laguntzak.
Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako bi kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.
* Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124530