wrapper

AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA, AZPEITIKO UDALEKO ADINEKOENTZAKO OSTATU ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ARAUDIA ONARTZEKO.

AURRETIAZKO KONTSULTA PUBLIKOA, AZPEITIKO UDALEKO ADINEKOENTZAKO OSTATU ZERBITZUA ARAUTZEN DUEN ARAUDIA ONARTZEKO.


Udal honek Azpeitiko Udalaren adinekoentzako ostatu zerbitzua arautzeko Araudia onartu nahi du, datozen hilabeteetan indarrean sartuko dena.


Herritarrek araudi-mailako arauak egiteko prozeduran parte har dezaten bermatze aldera, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133. artikuluan xedatutakoa betez, kontsulta publiko hori egiten da, aldez aurretik, haren eraginpean egon daitezkeen herritarren eta ordezkagaitasun handieneko erakundeen iritzia jasotzeko, zenbait alderdiri buruz, hala nola ekimenarekin konpondu nahi diren arazoei buruz, hura onartzeko beharrari eta egokitasunari buruz, arauaren helburuei buruz eta araugintzako eta erregulaziokoak ez diren balizko irtenbide alternatiboei buruz.
Horretarako, iragarki hau udalaren webgunean argitaratu eta hurrengo hogei (20) eguneko epean, herritarrek, erakundeek eta elkarteek beren iritziak helaraz ditzakete helbide elektroniko honen bidez: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., Herritarrei Arreta Emateko Zerbitzuaren (HAZ) bidez (Plaza Nagusia, 5) edo udal-egoitzako Erregistroaren bidez.
Araudiaren proiektua argitaratzen da.


Azpeitian, 2023ko martxoaren 17an
Alkatea- Nagore Alkorta Elorza

MEMORIA


a) Aurrekariak
Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea onartzeak eragin nabarmena izan du gizarte-zerbitzuen eremuan.
Zehazki, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legeak erantzukizun publikoko gizarte-zerbitzuen sistema integratua antolatu eta egituratzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren prestazio eta zerbitzuak eskuratzeko herritar guztien eskubide subjektiboa bermatzeko, sistema horretan sartzeko baldintza orokorren eta prestazio edo zerbitzu bakoitzean sartzeko araututako eskakizun espezifikoen esparruan, eta horretarako:
Hala, 22. artikuluan, prestazio edo zerbitzu bakoitzerako, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Katalogoa zehaztu du, besteak beste, adinekoentzako Ostatu Zerbitzua. Zerbitzu hura ematea Udalen eskumena da
Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legea garatzeko, aipatutako eskubide subjektiboa mugatu du. Gainera, Gizarte Zerbitzuen Legearen katalogoan ezarritako prestazio eta zerbitzuak eskuratzeko baldintza, irizpide eta prozedurak arautu ditu.
Halaber, gizartearen egoera aldatu egin da; hala, adinekoen hazkunde demografiko progresiboa gertatu da, bizi-itxaropenak gora egitearekin batera, gure gizartean adin-piramidea aldatu delako. Aurrekoaz gain, babesa emateko eragilea izateari dagokionez, familia barruko harremanetan aldaketa eman da eta gizarte-zerbitzuak ere garatu egin dira.
Lehentasunezkoa da herritarrek bizilekuan ahal den beste geratu nahi izatea, bizitza osoan izan duten erreferentziazko gizarte-sareari eutsita, herritar horientzako laguntza-zerbitzuak kontuan hartzeko eta zehazteko, izan ere, haien mendekotasuna gero eta handiagoa da. Alde horretatik, ostatu-zerbitzuek egoitzetan eskaintzen direnen ordezko aukera osatzen dutela esan daiteke, etxebizitzen pareko izaerarekin.
Ildo horretan, esan behar da ostatu-zerbitzuak egoitza-zerbitzuen alternatiba direla, eta haien izaera etxebizitzekin pareka daitekeela.
Mendekotasun-egoeran edo horren arriskuan daudenei arreta emateko beharrizan horrekin batera, gizarte-babesik gabe dauden adineko batzuek ordezko bizilekua eduki behar dute oinarrizko arretaren premiei eta arreta integralagoaren beharrizan gero eta handiagoei erantzun ahal izateko.


b) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak
Ostatua emateko udal-zerbitzu bat da, ostatua egonaldi luzerako edo erabilera iraunkorrerako zerbitzua da eta, salbuespen gisa, aldi baterakoa. Tutoretza, bitartekaritza-bitartekotza, gizarte-laguntza eta gainbegiratze lanak egiteko langileen laguntza eta, hala badagokio, etxez etxeko arreta pertsonala ere jasotzeko aukerarekin.
Araudiaren bidez, arestian deskribatutako kolektiboaren beharrak ase nahi dira, kalitatezko zerbitzu publikoa emanez.


c) Araudia onartzeko beharra eta egokitasuna
Azpeitiko adinekoentzako ostatu-zerbitzua arautzen duen Araudiaren tramitazioak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroari buruzko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuaren aurrekarien atalean zehaztutako araudian du oinarri.


d) Araudiaren helburuak
Zerbitzu publikoa aipatutako autonomia-erkidegoko araudiaren arabera ezartzeaz gain, honako helburu hauek lortu nahi dira:
a) Erabiltzaileak haien komunitatearen ingurunean gera daitezela erraztea.
b) Autonomia-maila pertsonala hobetzea, hari eustea edota autonomiaz moldatzeko aukera ematen duten trebetasun eta gaitasunak galtzea prebenitzea.
c) Bakarrik bizitzen ez uztea.
d) Segurtasun-sentimendua hobetzea.
e) Bizilekurik ez dutenei ostatu hartzeko aukerak ematea.
f) Beste zerbitzu batzuen esku-hartzea eska dezaketen beste beharrizan batzuk antzematea.
e) Egon daitezkeen irtenbide arautzaile eta ez-erregulatzaileak


Toki-erakundearen berezko araudia denez, Azpeitiko adinekoentzako ostatu-zerbitzua arautzen duen Araudiaren bidez onartu behar da.

-Iragarkia.

Araudiaren aldakearen iritzia edo iradokizuna baduzu, helbide honetara bidali: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.