wrapper

Joxe Takolo Beka (2023)

Alkatetza honek 2023ko apirilaren 3an  emandako ebazpenaren bidez, 2023 JOXE TAKOLO BEKAren baitan dagoen dirulaguntza lortzeko eskariak eta beka bera ematea arautzen duen arauak onartu zituen, adierazi den helburuarekin bat datorren jardueraren bat antolatu nahi duten Euskal Herriko mendizale, mendi elkarte eta beste edozein eratako talde edo elkarteei zuzendua.

Ebazpen beraren bidez, 2023rako deialdia onartu zen.

2023ko udal-aurrekontuak 4.000 euroko aurrekontu-zuzkidura ezartzen du, guztira, aurrekontu-partidaren kargura: 1.0500.481.341.00.02 2023 Kirol Batzordearen transferentzia arruntak

Deialdia eta beka eskatzeko behar diren gainerako dokumentuak Azpeitiko Udalaren www.azpeitia.eus webgunean daude, laguntzen eta dirulaguntzen atalean.

Erabaki hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio deialdia onartu duen organo eskudunari, hilabeteko epean; bestela, zuzenean aurkaratu ahal izango da, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegian. Bi kasuetan, oinarri hauek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatuko dira epeak.

 * Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812704 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information