wrapper

Aurrez-aurreko modalitatea eta telelanaren bidezko modalitate ez-presentziala barne hartzen dituen zerbitzua emateko araudiaren behin betiko onespena.

AZPEITIKO UDALA
Iragarkia


2022ko azaroa-ren 8an Udalbatzak Osoko bilkuran «Azpeitiko
Udaleko eta bere erakunde autonomiadunetako langileek zerbitzua modalitate ez-presentzialean, telelanaren bidez, jarduteko araudia» behin-behineko izaeraz onartu zuen.
Espedientea jendaurrean egondako epean ez da inolako alegaziorik
aurkeztu. Ondorioz, bere osotasunean argitara ematen da.
Erabakia behin- betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Interesatuek erabaki honen aurka zuzenean administrazioarekiko
auzi errekurtsoa aurkez dezakete Administrazioarekiko
Auzietako Donostiako Epaitegietan, argitalpenaren
biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.
Hala ere, partikularrek aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko Azpeitiko Udalbatzari hilabeteko
epean, argitalpenaren biharamunetik kontatzen hasita.
Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena
eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.


Azpeitia, 2023ko urtarrilaren 18a.—Nagore Alkorta Elorza, alkatea.

 

Iragarkia Gao