wrapper

 

Erderaz SARRERA

 

2. ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIEN BIDEZKO AUTOKONTSUMOARI ETA BILTEGIRATZEARI ETA BIZITEGI-SEKTOREAN SISTEMA TERMIKO BERRIZTAGARRIAK EZARTZEARI LOTUTAKO PIZGARRI-PROGRAMA.

2021eko ekainaren 30eko 155. Estatuko aldizkari Ofizialean Europako Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan energia berriztagarriko iturriekin autokontsumoari eta biltegiratzeari, bai eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarrien hainbat programa gauzatzeko autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei laguntzak zuzenean ematea onartzen duen ekainaren 29ko 477/2021 Errege Dekretuak energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema tekniko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarriak emateko oinarri arautzaileak ezarri zituen, laguntzak zuzenean emateko, dirulaguntza moduan, autonomia-erkidegoei eta Ceutako eta Melillako hiriei; baita haien banaketa eta ematea, aipatutako Errege Dekretuaren V.eranskinean aipatzen diren zenbatekoetan. (Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, 37.173.437,00€)

Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planak jasotzen dituen hamar palanka politiken artean, laguntza hori III. palankaren barruan dago, zehazki 7. osagaian.

Ildo horretatik, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiak 2021eko irailaren 22ko ebazpenaren bidez (EHAA 2021eko urriaren 1a 197zk.), energia-iturri berriztagarrien bidezko autokontsumoari eta biltegiratzeari eta bizitegi-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutako pizgarri-programa arautzen duten oinarriak onartzen, deitzen eta argitaratzen ditu, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan.

Ekimen honen barruan, programa  honen xedea  da  energia‐iturri  berriztagarrien  bidezko  autokontsumoa  eta  biltegiratzea  bultzatzea.

Azpeitiko udalak deialdi honen barruan hainbat dirulaguntza eskaera egin ditu:

1.1.Instalazio fotovoltaikoa Azpeitiko Udalaren jabetzako den Azoka Plaza eraikinean.

1.2.Instalazio fotovoltaikoa Azpeitiko Udalaren jabetzako den Soreasu eraikinean.

 

Azoka Plaza

  • Aurkeztutako inbertsioa: 119.809,60€
  • Next Funtsen dirulaguntza: 83.349,70€
  1. Helburua: Azoka-Plazako instalazio fotovoltaikoko obra zuzendaritza fakultatiboaren kontratazioa (obra zuzendaritza, burutzapen zuzendaritza eta segurtasun eta osasun koordinazioa). 
    • Lizitazioaren prezioa: 5.929,00€
    • Eskaintza ekonomikoa: 4.719,00€
    • Obra zuzendaria: Hirigintza Consulting, S.L. 
    • Kontratuaren epealdia: 190 ordu
  1. Helburua: Azpeitiko Udaletxeko Azoka Plazan instalazio fotovoltaiko bat eskuratu eta muntatzeko lanak.
    • Lizitazioaren prezioa: 108.236,45€
    • Eskaintza ekonomikoa: 92.964,55€
    • Enpresa esleipenduna: Ekilor Energias Renovables S.L.
    • Kontratuaren epealdia: 190 horas

Soreasu eraikina

  • Aurkeztutako inbertsioa: 108.236,45€
  • Next Funtsen dirulaguntza: 83.207,75€
  1. Helburua: Soreasu eraikineko instalazio fotovoltaikoko obra zuzendaritza fakultatiboaren kontratazioa (obra zuzendaritza, burutzapen zuzendaritza eta segurtasun eta osasun koordinazioa). 
    • Lizitazioaren prezioa: 5.929,00€
    • Eskaintza ekonomikoa: 4.719,00€
    • Obra zuzendaria: Hirigintza Consulting, S.L. 
    • Kontratuaren epealdia: Lau aste
  1. Helburua: Azpeitiko Udaletxeko Soreasu eraikinean instalazio fotovoltaiko bat eskuratu eta muntatzeko lanak.
    • Lizitazioaren prezioa: 109.911,80€
    • Eskaintza ekonomikoa: 93.452,98€
    • Enpresa esleipenduna: Ekilor Energias Renovables S.L.
    • Kontratuaren epealdia: Cuatro semanas

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information