wrapper

Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde publikoen enplegatu publikoek modalitate presentziala eta ez-presentziala barne hartzen dituen sistema misto baten bidez zerbitzua emateko araudia

AZPEITIKO UDALA
IRAGARKIA

Udalbatzak, 2022ko azaroaren 8an egindako bilkuran, Azpeitiko Udalaren eta bere erakunde publikoen enplegatu publikoek modalitate presentziala eta ez-presentziala barne hartzen dituen sistema misto baten bidez zerbitzua emateko araudiari hasierako onarpena eman zion.

Apirilaren 2ko 7/1985 Legeak, Udal Erregimenaren Oinarriak arautzen dituenak, 49 artikuluan xedatutakoaren arabera, hartu den erabakiaren eta horretarako ireki den espedientearen berri ematen zaio jendeari. Era berean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik hasita, 30 laneguneko epea izango dute, egokiak iruditzen zaizkien alegazio edo erreklamazioak egiteko.
Erreklamazio edo alegazio hauek, Azpeitiko Erregistroan aurkeztuko behar dira (bulegoko ordutegian), edota Udalaren egoitza elektronikoan dagoen erregistroan, eta Udal Batzarrari zuzenduak izango dira.

 

Jendaurreko epea igaro ondoren, erreklamazio edo iradokizunak aurkeztu ezean, Araudia behin betiko onartutzat hartuko da, berariazko akordiorik behar izan gabe, eta erreglamenduaren testu osoa Gipuzkoako aldizkari Ofizialean eta ver web orrian argitaratuko da.

Erreglamenduaren edukia Udalaren web orriko jendaurreko atalean dago erakusgai www.azpeitia.eus

 Azpeitian  2022ko azaroaren 16an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza

Araudia