wrapper

Azpeitian dauden etxebizitzetan eta bizitegi-eraikinetan, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko lanetarako dirulaguntzak

AZPEITIAN DAUDEN ETXEBIZITZETAN ETA BIZITEGI-ERAIKINETAN, ENERGIA-ERAGINKORTASUNA ETA IRISGARRITASUNA HOBETZEKO OBRETARAKO ETA ENERGIA-ITURRI BERRIZTAGARRIAK INSTALATZEKO LANETARAKO DIRULAGUNTZAK EMATEKO OINARRI ARAUTZAILEAK ETA 2022KO DEIALDIA.

 

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legeko 17 artikuluak Udalari hainbat esparrutan jarduteko ahalmena ematen dio, ezargarri den legearen babesean. Lege horretako 17.1. 7) artikuluaren arabera, udalerriek eskumen propioak baliatu ahal izango dituzte, besteak beste, honako eremu honetan: "Hirigintza-materiaren antolamendua, kudeaketa, exekuzioa eta diziplina" eta bestetik, 17.1.8) artikuluak honako eskumen hau baliatzen die udalei: Ingurumenaren babesa eta garapen jasangarria modu osagarrian antolatzea, sustatzea, kudeatzea eta defendatzea, hiriguneetan kutsadura akustikoa, argiaren kutsadura eta airearen kutsaduraren aurkako babesa barne hartuta.”

Eskumen horien baitan, 20/1997 LEGEA, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoak honako xede hau du: “Botere publikoek legea eraginkortasunez bete dadin beharrezkoak diren ekintza positiboko neurriak hartzea sustatuko dute”; hori horrela, Udalak ekintza positiboko neurriak sustatuko ditu birgaitze inbertsioetan irisgarritasuna hobetzeko. Bestetik, Etxebizitzaren ekainaren 18ko 3/2015 Legeak Zioen Azalpenean adierazten duenez, eraikinak birgaitzea eta hiri-eremuak berroneratzea ekintza publiko bat da, lehentasunezkoa etxebizitza duin eta egoki bat eskuratzeko eskubidearekin duen loturari dagokionez.

Azkenik, 4/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzkoak II. kapituluan xedatutakoa arabera “EAEko administrazio publikoek neurri eraginkorrak hartu beharko dituzte lege honen helburuak lortzeko.” Legean, toki- eta foru-administrazioek energia jasangarriko ekintza planak garatuko dituztela aurreikusten da, eta zehazki, lege horretako 15.artikuluan bultzada-neurriak ezartzen dira honako hau adieraziz: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek, beren eskumenak baliatuz eta energiaren alorrean eskumena duen sailaren laguntzarekin eta koordinazioarekin, lege honetako helburuak lortzeko beharrezko diren neurriak bultzatuko dituzte.

Azpeitiko udalak urte asko daramatza herritarren irisgarritasun hobetzeko ekintzak burutzen bai eta etxebizitzetako jabeei beraien bizitegi-eraikinetako irisgarritasuna hobetzeko laguntzak ematen ere. Tradizio luzea duen arren, ohartarazi behar da etxebizitzak eta eraikinak birgaitzeko jarduketak bilakaera garrantzitsua eta beharrezkoa izan duela. Izan ere, higiezinen kontserbazio tradizionalarekin batera, azken urteotan eraikinen irisgarritasun-baldintzak eta energia-efizientzia hobetzea dakarten erronkak gehitu dira.

 Argi geratu da birgaitze-jarduera ikuspegi integral batetik sustatu behar dela, hala nola energia-efizientzia eta energia-iturri berriztagarrien integrazioa hobetzearekin batera eraikinen bizigarritasuna, irisgarritasuna eta kontserbazioa kontuan hartuz. Kontua ez da soilik energia-fakturak eta emisioak murriztea. politika berri horren arrakastaren funtsezko elementua, etxebizitzen eta eraikinen jabeak diren eta/edo etxebizitza eta eraikin horiek beren benetako birgaitze-eskariaren hartzaileak eta erabakitzaileak diren pertsonak dira, eta birgaitze horrek balio ekonomikoa, erosotasuna eta bizi-kalitatearen hobekuntza ekarri behar dizkie, inbertitzeko ahaleginaren ordain gisa. Bestetik, berritzeak aukera asko sor ditzake, baita irismen handiko onura sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak ere. Esku-hartze berarekin, eraikin osasungarriagoak, ekologikoagoak eta irisgarriagoak, lor daitezke.

Helburu horrekin, orain, dirulaguntza hauen oinarria hiru obra-motatan egituratzen da: 1) etxebizitza eta bizitegi-eraikinetako irisgarritasun lanak; 2) etxebizitza eta bizitegi-eraikinetako energia-eraginkortasuna hobetzeko obrak 3) etxebizitza eta bizitegi-eraikinetako energia berriztagarriak instalatzeko jarduerak.

Berritasun nagusi gisa, lehen aipatu den moduan, etxebizitzen eta eraikinen birgaitze integral eta efizienterako laguntzak ematea da. Ondorioz, indargabetuta geratzen dira Igogailuak jartzeko dirulaguntzak arautzen dituen agintaraua (GAOn 2006ko urriak 24an argitaratua, 202 zk.) eta Azpeitiko Udalbatzak 2018ko uztailaren 3an onartutako Azpeitiko «Alde Zaharra» 1. HEn kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa (GAOn 2018ko urriaren 25ean 206 zk.).

 Laguntza hauek Azpeitiko dirulaguntzen 2020-2022 plan estrategikoan jaso dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1 artikuluak eskatzen duen bezala. Oinarri hauen xede diren dirulaguntzei, bertan ezarritakoaz gain, honako hauek aplikatuko zaizkie: Azpeitiko Udalaren Dirulaguntzak Emateko Ordenantza Arautzailea eta oinarri hauetan aurreikusi ez den guztian, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onartutako Erregelamendua aplikatuko dira.

Esandako guztiagatik, Euskadiko Tokiko erakundeak arautzen dituen apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen eskumen baitan, Alkatetzak 2022ko uztailaren 1ean emandako Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI DU:

Lehenengoa.- Azpeitiko Hirigintza Sailak kudeatzen dituen programen baitan, Azpeitian dauden etxebizitzetan eta bizitegi-eraikinetan, energia-eraginkortasuna eta irisgarritasuna hobetzeko obretarako eta energia-iturri berriztagarriak instalatzeko lanetarako dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak eta 2022ko deialdia onartzea.

 Bigarrena.- 2022eko udal-aurrekontuan 293.600 euroko aurrekontu-zuzkidura jasotzea, honako aurrekontu-partidaren kargura:
1.0201.480.152.20.02.2022 Irisgarritasuna eta efizientzia.

Hirugarrena.- Akordio honek bere baitan honako laguntzak indargabetzea dakar: igogailuak jartzeko dirulaguntzak arautzen dituen agintaraua (GAOn 2006ko urriak 24an argitaratua, 202 zk.) eta Azpeitiko Udalbatzak 2018ko uztailaren 3an onartutako Azpeitiko «Alde Zaharra» 1. HEn kokatutako eraikinetako fatxadak birgaitzeko dirulaguntzak arautzen dituen Ordenantzaren aldaketa (GAOn 2018ko urriaren 25ean 206 zk.).

Laugarrena.- Oinarriak eta deialdia Estatuko Datu Base Nazionalean, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Azpeitiko Udaleko webgunean argitaratzea. Laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Bostgarrena.- Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, deialdia argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen

Azpeitian, 2022ko uztailaren 1ean.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.

Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127379