wrapper

Etxebizitza alokairuan hartzeko bitartekaritzaren izapidetza

Udalak etorkizuneko erronkei gaurtik erantzuteko helburuarekin osatu berri du Azpeitia 2030, etorkizuna denon artean plan estrategikoa. Plan estrategiko horren baitan, etxebizitza beharrari erantzuteko lanketa propioa egiteko beharra plazaratu zen, eta horri erantzunez osatu du Azpeitiko Udalak etxebizitza plana.

Azpeitiarren etxebizitza premia zer nolakoa den jakiteko etxebizitzaren inguruko azterketa egin du Azpeitiko Udalak. Horren inguruan hainbat arlo jorratu badira ere, etxebizitza beharrak zehaztea izan da azterketaren helburu nagusia. Alde batetik, datu estatistikoak aztertu dira eta bestetik, azpeitiarren iritziak hartu dira kontuan.

Etxebizitza plana oinarri hartuz Azpeitia Berritzen S.A.k, Etxebizitza bulegoaren bitartez, etxebizitza alokairuan eskuratzeko bitartekaritza programa kudeatuko du.

Programaren helburua Azpeitiko udalerrian etxebizitza beharrei erantzuna ematea da, azpeitiar guztien bizi kalitatea hobetzeko eta herrian egon daitezkeen etxebizitza hutsak merkaturatzeko indarrean den Etxebizitza Legeak jasotako helburuekin bat. 

Programaren bidez, alokairu erregimenean etxebizitza eskuratu nahi duten eskatzaileen erregistro bat eratuko da, iskribatutakoen errentamendu-eskaria asetzeko helburuarekin.

Etxebizitza bulegoak merkaturatu nahi diren Etxebizitzen Erregistroan sartuta dauden etxebizitzak, etxebizitza alokairuan eskuratu nahi duten pertsonei alokairuan eskaintzeko erabiliko ditu.

Etxebizitza alokairuan eskuratu nahi duten pertsonek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

1.—Erregistroan izena emanda egotea ezinbesteko baldintza izango da etxebizitzen eskaintzak jaso ahal izateko. Izena honako hauek eman dezakete:

a) 18 eta 35 urtebitarteko adina dutenak, bizikidetza unitatearekin batera bizi diren menpeko adin txikikoak salbuetsita.

b) Mugikortasun urria duten pertsonak (7 eta 15 bitarteko puntuak, bai eta ezgaitasun absoliutua duten pertsonak ere). Mugikortasun urria edo ezgaitasun absolutua egiaztatzeko beharrezkoa den Txosten Teknikoa kudeatze prozesuan kudeatze- prozesuan duten eskatzaileen eskaera onartua izango da, betiere azken ebazpenak aipaturiko egoera baieztatzen badu.

c) Bananduak edo dibortziatuak daduen pertsonak (sententzia judizial irmo izan beharko dute)

d) 70 urtetik gorako pertsonak

e) Alargunak.

f) Udalaren Gizarte Zerbitzuek behar bezela justifikatutako egoeretan, etxebizitza tutelatu bat eskuratzeko eskubidea duten pertsonak.

 2.— Eskatzaileen betekizunak:

a) Eskatzaile edo Bizikidetza Unitateko kideetatik inork ez izatea beren jabetzan etxebizitzarik, herentzia edo dohaintza bidez eskuratutakko etxebizitza bat edo batzuen titularkide diren kasuetan ezik, baldin eta titularkidetasun horren protzentaiak 50% ez badu gainditzen eta etxebizitzetako partaidetzen balioak 75.0000,00 euro ez baditu gainditzen.

Aurretik aipatu diren b) c) eta d) kasuetan, salbuetsita egongo dira etxebizitza izatearen baldintza betetzeaz honako kasuetan:
1. Bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituzten etxebizitzak.
2. Banantze, dibortziatze edota izatezko bikote lotura amaitzeko prozesu baten ostean, etxebizitza judizialki beste ezkontidearen familia-helbide gisa esleitzen bada.
3. Etxebizitzak indarreko araudian xedatutako irisgarritasun baldinzak ez betetzea, titularrak 70 urte edo gehiagokoak diren kasuetan.
4. Apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan, hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onartzerakoan, jasotako sarbideei eta igogailuei buruzko xedapenak betetzen ez dituen eraikin baten parte izatea, betiere bizikidetza unitateko kideetako bat mugikortasun mugatu iraunkorra duen desgaitua bada.
Udalaren txosten teknikoa beharrezkoa izango da, aipatu etxebizitzak bizigarritasun nahiz irisgarritasun baldintzak betetzen ez dituztela egiaztatzeko.
b)Bizikidetza-unitatea osatzen duten kideetako batek gutxienez Azpeitiko udalerrian erroldatuta egon dela egiaztatzea, gutxienez 5 urtetan egon izana etenaldirik gabe edo eskabidea aurkezten den unean aurreko 3 urteetan egon izana etenik gabe.

c) Bizikidetza Unitateko diru-sarreren muga, honakoa baino txikiagoa izango da:

- 28.000,00 euro gordin urtean (eskatzaile bakarra bada)
- 35.000,00 euro gordin urtean (bi eskatzaile baino gehiago badira)

Banandu edo dibortziatuen kasuan, diru-sarreren zenbatekoa kalkulatzerakoan seme-alabengatiko mantenu pentsioa bai eta hipoteka kargei dagozkien hileroko kuoten zenbatekoak kenduko zaizkie.

Diru-sarrera konputagarriak zerga oinarri orokorrak eta aurrezpenaren zerga oinarriak izango dira, baita lan etekinei aplikatutako hobariak ere.

Erregistro horretan izena emateko bi bide hauek erabili daitezke:

Aurrez aurre: Etxebizitza bulegoan

Internet bidez: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127372