wrapper

Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako dirulaguntzak 2022

AZPEITIKO HERRIKO EKONOMIA SUSTATZERA ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZA PROGRAMA -2022 ekitaldia-.

Azpeitiko Udalaren helburu nagusietako bat susperraldi ekonomikoa sendotzea da, enplegua sortzea bultzatuz, eta, aldi berean, udalerriko enpresen lehiakortasuna indartzea, energia berriztagarri berrietara eta energia-efizientziara egokituz, energia-independentzia areagotzeko, aurrezki eta diru-sarrera gehigarriak sortzeko, eta osasunari eta ingurumenari onurak ekartzeko, egungo testuinguru politiko eta sozialak eragindako ezegonkortasun-egoera gainditzeko, bai eta nazioarteko lehiakortasun-eta gizarte-garapen berri baterantz eta nazio arteko beste egoera batzuetarantz ere.

Eraldaketa hori bultzatzeko eta gure tokiko ekonomiaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko, azken urteotan Azpeitiko Udalak zenbait dirulaguntza lerro onartu ditu, enpresak sortzea eta jarduera ekonomikoen sustapena laguntzea helburu dutelarik, bai industria-sektorean bai gainerako sektoreetan, enplegua lortzeko aukerak, genero-berdintasuna eta ingurumen-iraunkortasuna sustatuz eta hobetuz.


Dirulaguntza horiek izan dituzten aldeko emaitzek, bide ematen diote Azpeitiko Udalari fase berriak urratuz Azpeitiko lehiakortasuna garatzeko eta beste fase bati ekiteko, batez ere berrikuntzan oinarritua, erronkez betetako ingurune berri batean, enpresa-lehiakortasunaren iturri gisa eskaintzen diren aukera ugarirekin, kalitatezko enplegua sortuz, baita produkzio-jarduerak finkatuz ere, haien artean 4.0 Industria nabarmentzen delarik eta azkenik, energia berriztagarriak eta energia-eraginkortasuna enpresetan eta jardueretan sartzea.

Dirulaguntza programa hau orain dela urte batzuk jarri zen indarrean eta programa horrekin jarraitu nahi da, herriko enplegua sortu eta mantentzeko helburua duten enpresa berriak merkatura jaurtitzea eta lehen daudenak sendotzea bermatuko duten jarduera-ildoak ezarriz eta, aurten, bereziki, energia berrietara egokitzeko beharra azpimarratu nahi da, mendekotasun energetikoa murrizteko, ekonomia deskarbonizatzeko eta, ondorioz, airearen kalitatea hobetuz, ingurumena eta osasuna babesteko. Horrez gain, elektrizitatearen prezioa merkatzea eta faktura elektrikoa murriztea ere baditu helburu programa honek.


Ildo horretan, Udalak era askotako neurriak onartu eta hartu ditu egungo energia-krisiaren ondorio akutuak arintzeko. Sektore batzuetako profesional autonomoek (garraiolariek) erregaien prezioen igoeraren ondorioz beren gain hartutako gastuak handitzeak sektoreak zeharkatzen duen krisia larriagotzen du eta milaka enpresa porrotaren zorian jartzen ditu. Horregatik, aurtengo dirulaguntzen programa honetan berariazko laguntza batzuk sartu dira krisi energetikoak gogor erasandako sektoreetan.


Aipaturiko dirulagun tza lerro horien edukia zehazterakoan kontuan hartu dira:

1.-Azpeitiko Lan merkatuko datuak.
2.-Eskualdeko egoera ekonomikoa eta industria ehunera pasatutako galdeketaren ondorioak.

3.-Azpeitiko enpresa kopurua eta tamainaren arabera 2014-2018an izan ditugun eskaerak.

Horregatik guztiagatik, Ekonomia Batzordeak proposatuta, honako Erabaki hau hartu da:

Lehena: Herriko Ekonomiaren Sustapenerako dirulaguntzak emateko 2022ko deialdia onartzea, baldintza arautzaile orokorrak eta eranskin bidez argitaratu diren ildo edo lerro bakoitzari dagozkion baldintza espezifikoen arabera.

1) Zerbitzu sektorean eta/edo lehenengo sektorean ekonomia sustatzera bideratutako dirulaguntzak.

2) Industria proiektu estrategiko edo berritzaileak, eraikuntza sektoreko proiektuak eta salgaien errepideko garraiolariak sustatzen laguntzeko dirulaguntzak.

3) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak.

4) I sektorean, zerbitzuen sektorean, ostalaritzan nahiz industrian enplegua sustatzeko dirulaguntzak.

Bigarrena: Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Hirugarrena: Deialdi honi aurre egin ahal izateko 547.000,00 €ko zenbatekoaren gastua baimentzea, Azpeitiko Udalaren Aurrekontu Orokorraren 1.1100.471.241.00.01.2022 Transf. arruntak, ekonomia sustapena eta 1.1100.471.241.00.02.2022 Transf. Arruntak, lehen sekt. eta merk. sustapena partidetatik. Aipatutako partidak erabilgarriak izango dira beraien artean.

Behin betikoa den eta administrazio bidea amaitzen duen akordio honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

 

Oinarriak eta deialdia

A Eranskineko Eremua

Eskaera orria

Dirulaguntzaren zuriketa

*Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124508

Alkatetza ebazpenak (2022/12/29)

Bigarren ordainketaren Alkatetza Ebazpenak (2023/11/23)