wrapper

Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko Oinarriak eta deialdia 2022

AZPEITIKO UDALA

IRAGARKIA

 

2022eko maiatzaren 20an Alkateak emandako Dekretu baten bitartez, Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko dirulaguntzak eskatu eta emateko 2022eko oinarri eta deialdia onartu dira.

Etxebizitza hutsak mobilizatzeko xedea alde batera utzi gabe, kolektibo ahulago jakin batzuek alokairuko etxebizitzak eskura ditzaten sustatu nahi da, pertsonen ordainketa-ahalmenera egokitutako errentekin

Dirulaguntza hauek Azpeitiko Udalaren 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak eta Udalbatzak 2020ko maiatzaren 5ean onartuak (X eranskina- dirulaguntza lerroa: Azpeitiko udalerrian etxebizitza alokatzeko laguntzak.

Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako bi kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

 

Oinarriak eta deialdia (GAO)

Oinarrien aldaketa

Eskaera orria

* Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124530

Ebazpena 2022/12/27