wrapper

Ekindar Azpeitiko Energia-Komunitatean energia berriztagarriak sustatzeko dirulaguntzetarako 2022ko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak

Azpeitiko Udalaren konpromisoa da klima-aldaketaren gaineko erabileraren inpaktua gutxituko duten jarduketak sustatzea, hala nola energia-eredu jasangarri baterako trantsizioa bultzatzea, klima-aldaketaren aurka borrokatzeko  estrategia lantzea eta energiaren kudeaketa lokalagoa eta komunitarioagoa sustatzea. Helburu horiek lortzeko eta 4/2019 Legea, otsailaren 21ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoaren legean jasotako helburuak lortzeko, Udalak 2021an protokolo bat martxan jarri zuen  Azpeitiko Ekindar Koop. Elkartea sortu eta Azpeitiko kooperatibista kontsumitzaileei lotzen zaizkien instalazioek sortutako energia elektrikoa beren sorkuntzaren kostuaren pareko prezioan eskuratu ahal izateko.

Horren harira, Azpeitiko Udalak, 2022 urteko aurrekontuan herritarrak energia berriztagarrietara jauzi egiteko partida bat jaso du eta ondoren,   2020-2022 dirulaguntzen plan estrategikoa eguneratu du( GAO 2022ko otsailaren 28an argitaratua) dirulaguntza lerro berri bat txertatuz: energia-eraginkortasuna sustatzeko programa.

Euskadiko Tokiko erakundeak arautzen dituen apirilaren 7ko 2/2016ko Legearen 17.1.8 artikuluaren baitan, "Ingurumenaren antolamendu osagarria, sustapena, kudeaketa, defentsa eta babesa",  Alkatetzak 2022ko apirilaren 21ean emandako Ebazpenaren bidez, honako hau EBATZI DU:

Lehenengoa.- Azpeitiko Ingurumen Sailak kudeatzen dituen programen baitan,  Azpeitian, energia-komunitatean parte-hartuz energia berriztagarriak sustatzeko dirulaguntzen oinarriak eta deialdia onartzea.

Bigarrena.- 2022eko udal-aurrekontuan 250.000 euroko aurrekontu-zuzkidura jasotzea, honako aurrekontu-partidaren kargura: “ Ekindar bazkidetza laguntzak” 1.0202.480.170.00.01 2022

Hirugarrena.- Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean.

Azpeitia, 2022ko apirilaren 21a.—Nagore Alkorta Elorza, alkatea.

 

*Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbideahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127346