wrapper

Oharrak

"Esklabak-Iturzulo" 4.3 azpieremuari dagokion Urbanizazio Proiektuaren testu bateginaren hasierako onarpena

AZPEITIKO UDALA

Iragarkia


Alkatetzak 2021eko uztailaren 20an emandako Ebazpenaren bidez, haserako onarpena eman zitzaion PROMOCIONES LEKU EDER S.A.k bultzatuta idatzi den Azpeitiko Hiri Antolamenduaren Plangintza Ororrean “Arana ingurunea” 4. HE.ko 4.3 “Esklabak-Iturzulo” azpieremurako Urbanizazio Proiektuaren Testu Bateratuari. Dokumentu hori Javier Corta Echaniz, Patxi Corta Echaniz eta Javier Corta Martinez arkitektuek idatzi dute.

Ondorioz, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearen 196.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, dagokion dokumentua jendaurrean jarriko da Azpeitiko Udal honetako Idazkaritzan, hogei eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aurrera, egoki iritzitako erreklamazioak eta alegazioak aztertu eta aurkeztu ahal izan daitezen jendaurreko informazio-aldi honetan. Horiek, Udalaren erregistro elektronikoan www.azpeitia.eus tramiteak online atalean edo sarreren erregistro orokorrean aurkeztuko dira.

Urbanizazio Proiektuaren Testu Bateginaren dokumentua Udalaren web-orri berean egongo da ikusgai, jendaurreko atalean.

Azpeitian, 2021eko uztailaren 22an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.

Dokumentua

GAOko iragarkia

*Alegazioak elektronikoki egiteko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018122961