wrapper

Oharrak

Azpeitian parke fotoboltaiko bat ezartzeko Plan Berezia onartzea

AZPEITIKO UDALA

Alkatetzaren 2021eko ekainaren 24ko Ebazpenaren bidez, hasierako izaeraz onartu da eguzki-instalazio fotovoltaiko bat ezartzeko Plan Berezia, gutxi gorabehera 1,2 MW-ko ekoizpen- horizontearekin. Instalazio hori Urrestilla inguruan kokatuko da 12.681 m²-ko eremu mugatu batean, Azpeitiko Hiri Antolamenduko Plan Orokorrean urbanizaezin gisa sailkatutako lurzoruan (Ekiola proiektua).
Azpeitiko Ekindar Kooperatiba Elkarteak sustatu du Plan Berezia, eta Larraitz Sasiain Sesma eta Marco Segurola (LKS Krean, S.Coop) teknikariek idatzi dute.
Plan Bereziak Geotech LKS Krean, S.Coop. enpresak idatzitako ingurumen-dokumentu estrategikoa ere biltzen du.
Plan Berezia ezin izango da behin betiko onartu ingurumen- organoak ingurumen-txosten estrategikoa eman ezean, eta ingurumen-ebaluazio estrategiko sinplifikatuaren prozedura izapidetzearen ondoriozko baldintzak jaso beharko dira.

Etenda geratzen da Plan Bereziaren mugaketan mota guztietako onarpenak, baimenak eta lizentziak ematea urtebetez, eta, hala badagokio, Plana behin betiko onartu arte, adierazitako epea baino lehenagokoa bada.

Horrenbestez, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzkoa den ekainaren 30ko 2/2006 Legearen 95. artikuluak dioena jarraituz, jendaurreko erakustaldian jarriko da aipatutako espedientea, Azpeitiko Udaleko Idazkaritzan, hogei eguneko epean, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitzen den hurrengo egunetik hasita. Aipatutako epean aztertu eta egoki iritzitako erreklamazio eta alegazioak aurkeztu ahal izango dira Udaleko Sarrera Erregistroan eta Azpeitiko Alkate-Lehendakariari zuzenduta.

Azpeitia, 2021eko ekainaren 24a.—Nagore Alkorta Elorza, alkatea.

GAOn onarpena

Idazkariaren ziurtagiria

HASIERAKO ESKAERA (EAE SINPLIFIKATUA):

  1. PLAN BEREZIAREN ZIRRIBORROA: 
  • TESTUAK:

        Plan bereziaren memoria 1 

        Plan bereziaren memoria 2

  • PLANOAK: 

         Ekiola Plan bereziaren planoak

 

        2.INGURUMEN DOKUMENTU ESTRATEGIKOA:

 

HASIERAKO ONARPENA

         1. PLANOAK:

         1.1.INFORMAZIO PLANOAK:

        1.2. ANTOLAMENDU PLANOAK:

 

        2. TESTUAK: