wrapper

Oharrak

Kirol-kluben kualifikazio-teknikoa garatzeko dirulaguntza. (2.A.3)

Kirol-kluben kualifikazio-teknikoa garatzeko dirulaguntza. (2.A.3)

Azpeitiko Udalaren egitekoak dira, kirolaren alorrean, beste batzuen artean, honako hauek: herritarren artean jarduera fisikoa eta kirola sustatzea bizi kalitate eta osasuna mantendu eta hobetzeko oinarrizko faktore gisa eta identitate eta kohesio sozialeko elementu gisa; Azpeitiko kirol sistemaren egituraketa eta sistema horretan bildutako kirol eragile guztien lankidetza eta koordinazioa sustatzea; eta kirolean aukera berdintasuna eta eskolako kide guztiak kirola egiten has daitezen sustatzea, derrigorrezko eskolatze aldian, kirola egiteko ohitura herrian heda dadin.

 

Oinarri hauen helburua da herritar aktibo eta osasuntsuagoen alde lan egiten duten kirol-elkarte eta ikastetxeei zuzendutako dirulaguntzak arautzeaz izan ere elkarte horiek jarduera fisikoa modu erregularrean eta egokian egitea bultzatzen dute, jarduera fisikoa egiten duten pertsonen kopurua eta jardueraren maiztasuna handituz joan dadin.

Azpeitiko Udalak, 2020ko maiatzaren 5eko osoko bilkuran, Azpeitiko Udalaren 2020-2022 aldirako dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzea erabaki zuen, eta ondoren 2021eko otsailaren 2an egindako udalbatzarrean, Udalarentzako eta bere erakunde publikoentzako 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea erabaki zuen.

 

Hemen jasotzen diren dirulaguntza ildo guztiak, arestian aipatutako 2020-2022 dirulaguntzen Plan Estrategikoan jasota daude.

Udalbatzak 2021eko ekainaren 1ean egindako ohiko bilkuran, Azpeitiko Udalaren 2021erako diru-laguntzen deialdia arautzen duten oinarri orokorrak onartu ziren, Gizarte Zerbitzuen, Kirolen eta Kulturaren arloetarako.

* Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018127040