wrapper

Gizarte eta gizarte osasungintza arloko elkarteen udal dirulaguntza. (1.A. / 1.B.)

Gizarte eta gizarte osasungintza arloko elkarteen udal dirulaguntza. (1.A. / A.B.)

Aurrekariak

Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17.1.13) artikuluak jasotzen duenez, lege honetan eta aplikatu beharreko legerian xedatutakoaren esparruan, udalak eskumen propioak baliatu ahal izango ditu gizarte-zerbitzuak antolatzeko, planifikatzeko eta kudeatzeko eremu materialean.

Abenduaren 5eko 12/2008 Legeak, Gizarte Zerbitzuei buruzkoak, V. kapituluan arautzen du irabazi-asmorik gabeko gizarte-ekimenerako laguntza publikoa, eta, besteak beste, aurreikusten du elkarteei laguntzeko eta herritarren parte-hartzea sustatzeko jarduerak dirulaguntzen esparruan antolatu ahal izango direla.

Azpeitiko Udalak, 2021eko ekitaldirako onartutako aurrekontuak eta 2021eko otsailaren 2an egindako udalbatzarrean onartutako aldaketak ikusita, Udalarentzako eta bere erakunde publikoentzako 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoa eguneratzea erabaki zuen. Plan hori Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 2021eko martxoaren 12an (48. zk.):

- I. eranskinean, elkarte sozial eta soziosanitarioentzako laguntza-programak egiteko dirulaguntzaren lerroa jasotzen da.

- II. eranskinean, lankidetzaren, elkartasunaren eta giza garapenaren arloko laguntza-programen lerroa jasotzen da.

Programak dituzten helburu estrategikoak hauek dira :

  • Tokiko elkarte-sarea indartzea, herritarren parte-hartzea sustatuz eta komunitate-jarduerak sustatuz.

  • Azpeitiko udalerrian gizarte-zerbitzuen esparruan (gizarte- eta soziosanitario-eremuan) helburuak dituzten elkarte, talde eta ordena erlijiosoek urtean zehar egindako jarduerak babestea. Jarduera horien onuradunak Azpeitiko herritarrak dira.

  • Herri behartsuenen garapenean laguntzea, eta haien bizi-baldintzak hobetzen laguntzea.

  • Egoera ahulean dauden kolektiboek proiektu humanitarioak, produktiboak, prestakuntzakoak edo laguntzakoak gara ditzaten laguntzea.

Udalbatzak 2021eko ekainaren 1ean egindako ohiko bilkuran, Azpeitiko Udalaren 2021erako dirulaguntzen deialdia arautzen duten oinarri orokorrak onartu ziren, Gizarte Zerbitzuen, Kirolen eta Kulturaren arloetarako.

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbiea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812650