wrapper

Azpeitiko herriko ekonomia sustatzera zuzendutako dirulaguntzak 2021

AZPEITIKO HERRIKO EKONOMIA SUSTATZERA ZUZENDUTAKO DIRULAGUNTZA PROGRAMA -2021 ekitaldia-.


Azpeitiko Udalak lortu nahi duen helburu nagusienetako bat berpizte ekonomikoa lortzea da, enpleguaren sorrera sustatuz eta aldi berean, udalerriko enpresen lehiakortasuna sendotuz, COVID-19aren eraginez eta bestelako inguruabarretatik eratorritako ezegonkortasunak sortutako egoera gainditzeko, eta horien eraldaketa ekonomiko eta soziala eginez, lehiakortasun eta garapen jasangarriko beste egoera bateruntz.

Eraldaketa hori bultzatzeko eta gure tokiko ekonomiaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko, azken urteotan Azpeitiko Udalak zenbait dirulaguntza lerro onartu ditu, enpresak sortzea eta jarduera ekonomikoen sustapena laguntzea helburu dutelarik, bai industria-sektorean bai gainerako sektoreetan, enplegua lortzeko aukerak, genero-berdintasuna eta ingurumen-iraunkortasuna sustatuz eta hobetuz.

 Dirulaguntza horiek izan dituzten aldeko emaitzek, bide ematen diote Azpeitiko Udalari fase berriak urratuz Azpeitiko lehiakortasuna garatzeko eta beste fase bati ekiteko, batez ere berrikuntzan oinarritua, erronkez betetako ingurune berri batean, enpresa-lehiakortasunaren iturri gisa eskaintzen diren aukera ugarirekin, kalitatezko enplegua sortuz, baita produkzio-jarduerak finkatuz ere, haien artean 4.0 Industria nabarmentzen delarik

 Dirulaguntza programa hau orain dela urte batzuk jarri zen indarrean eta programa horrekin jarraitu nahi da, herriko enplegua sortu eta mantentzeko helburua duten enpresa berriak merkatura jaurtitzea eta lehen daudenak sendotzea bermatuko duten jarduera-ildoak ezarriz.

 Bestetik, Covid-19ak osasun publikoaren arloan eragin duen eta Osasunaren Mundu Erakundeak nazioarteko pandemiatzat jo duen larrialdi egoera gertatu eta martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak alarma egoera Estatuko lurralde osoan deklaratu zuenetik, Udalak hainbat izaeratako neurriak onartu eta hartu ditu, osasun larrialdiak eragindako ondorio gogorrak arintzearren. Horrekin lotuta, zenbait sektoreetako enpresaburuen eta profesional autonomoen jarduera ekonomikoetan diru-sarrerak murriztu egin dira haien jarduerak behera egiteagatik, eta murrizpen horrek oso zaila egiten du jardueraren gastuei erregulartasunez erantzutea. Horregatik, Covid-19ak nabarmen eragin dien sektoreetako laguntza berezi batzuk txertatu dira aurtengo dirulaguntza programa honetan.

Aipaturiko dirulaguntza lerro horien edukia zehazterakoan kontuan hartu dira:

1.-Azpeitiko Lan merkatuko datuak.
2.-Eskualdeko egoera ekonomikoa eta industria ehunera pasatutako galdeketaren ondorioak.

3.-Azpeitiko enpresa kopurua eta tamainaren arabera 2014-2018an izan ditugun eskaerak.

Horregatik guztiagatik, Ekonomia Batzordeak proposatuta, honako Erabaki hau hartu da:

Lehena: Herriko Ekonomiaren Sustapenerako dirulaguntzak emateko 2021ko deialdia onartzea, baldintza arautzaile orokorrak eta eranskin bidez argitaratu diren ildo edo lerro bakoitzari dagozkion baldintza espezifikoen arabera.

 1) Zerbitzu sektorean eta/edo lehenengo sektorean ekonomia sustatzera bideratutako dirulaguntzak.

2) Industria-proiektu estrategikoak eta berritzaileak, enplegua sortu edo mantentzen duten eta garapen jasangarria bultzatzen duten inbertsio-proiektuak eta genero-berdintasuna sustatzeko dirulaguntzen lerroak sustatzeko dirulaguntzak.

3) Ekintzailetasuna sustatuz, bereziki gizarte-ekonomian eta izaera estrategikoa edo berritzailea duten jardueretan enpleguaren sorrera bultzatzeko dirulaguntzak.

4) I sektorean, zerbitzuen sektorean, ostalaritzan nahiz industrian enplegua sustatzeko dirulaguntzak.

Bigarrena: Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Hirugarrena: Deialdi honi aurre egin ahal izateko 491.250,00 €ko zenbatekoaren gastua baimentzea, Azpeitiko Udalaren Aurrekontu Orokorraren 1.1100.471.241.00.01.2021 Transf. arruntak, ekonomia sustapena eta 1.1100.471.241.00.02.2021 Transf. Arruntak, lehen sekt. eta merk. sustapena partidetatik. Aipatutako partidak erabilgarriak izango dira beraien artean.

Behin betikoa den eta administrazio bidea amaitzen duen akordio honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

Oinarriak eta deialdia

Deialdiaren aldaketa

Eskaera orria

Aitorpen adierazpena - onuradun baldintzak

Aitorpen adierazpena - beste dirulaguntzak

Dirulaguntzaren zuriketa

*Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124508