wrapper

Jostailuen mailegutza zerbitzua

IMG 2268

Herriko haur guztiek hainbat jolas eskura izan ditzaten, jolasen mailegu zerbitzua du abian Azpeitiko Udalak. Zerbitzu berri honen bidez, okerren pasatzen ari diren familietako haurrek ere jostailu desberdinak etxean jolasteko izatea du helburu, besteak beste.

Liburutegian liburu zein DVD-ak epealdi batez etxera emateko aukera izaten den bezala, apirilaren 12tik aurrera, jostailuen mailegutza ere eskainiko du Azpeitiko Udalak. Nor da nor?, Twister, Bamboleo, Koloretako munstroa, bikote jolasak…. Eta beste hainbat joku izango dituzte herriko haurrek eskura , katalogo oparoa osatu du jostailuen mailegutza zerbitzuan jartzeko; 60 bat jostailu izango dira aukeran, mahai jolasak gehien bat.

Mahai jolasak eta familian erabiltzeko aukera ematen duten jolasak dira gehienak. Euskararen erabilera sustatzea ere badu helburutzat mailegutzak, jolas guztiak euskaraz erabili daitezkeelako. Gainera, nahi eta ahal izatera, herriko dendetan eros daitezkeen jostailuak dira guztiak.

Funtzionamendu sinplea
Hemen azpian aurki dezakezu mailegutza zerbitzuan aurki daitezkeen jostailuen katalogoa. Horrekin batera, jostailua hartu ahal izateko bete beharreko galdetegia ere hor duzu. Aste bakoitzeko osteguna baino lehen egin behar da eskaera eta ostiraletan jaso ahalko da jolasa, aukeratutako ludotekan. Hurrengo asteko asteartera arte izango dute jolasa itzultzeko epea.

Edozein zalatza, informazio edo gomendio behar izatera, herriko ludoteketara joan daitezke herritarrak edo bidali emaila Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera.

  

Jostailuen katalogoa

 

Egin zure eskaria