wrapper

Azpeitiko merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak emateko deialdia.

Aurrekariak:

2020ko irailaren 1eko Azpeitiko Udaleko Alkatetzaren Ebazpenaren bidez honako laguntzak emateko oinarri arautzaile bereziak eta deialdia onartu ziren, “Azpeitiko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak emateko, jarduera ekonomikoa Covid 19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak finantzatuz”.

Deialdi horren epea amaituta eta behin betiko ebazpena emanda, ez dira agortu aurrekontuan xede honekin sortutako kreditu erabilgarriak, eta partida horretan 39.491,06 euroko saldoa dago eskuragarri.

Azpeitiko Udalak tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia suspertzeko neurriak onartzera bultzatu zituen arrazoiak indarrean diraute. Hori horrela, kontuan hartuta lehen deialdia eragin zuten baldintzek irauten dutela eta kreditu erabilgarriak ez direla agortu, beharrezkotzat jotzen da dirulaguntzen bigarren deialdi bat egitea, Covid 19ari aurre egiteko jarduera ekonomikoa prestatzeko inbertsioak finantzatzeko.

Azaldutako guztiagatik, eta honako araudiekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena Udalak laguntza emateko prozedura berri bati hasiera emango dio.

Eta eskumenari dagokionean Toki Jardunbideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1 artikuluan xedatua dagoena kontuan izanik, NAGORE ALKORTA ELORZA, Udalaren alkate-lehendakariak EBATZI DUT:

LEHENA.- Bigarren dirulaguntza deialdia onartzea, “Azpeitiko merkataritzaren, zerbitzuen eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia indarberri-tzeko dirulaguntzak emateko, jarduera ekonomikoa Covid 19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak finantzatuz”.

BIGARRENA.- Epe bat irekitzea bigarren deialdiko eskaerak aurkezteko. Epea irekiko da deialdia Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu ondorengo egunean eta amaituko da 2021eko maiatzaren 18an.

HIRUGARRENA.- 39.491,06 euroko gastua baimentzea bigarren deialdiari aurre egiteko, aurrekontuko 1.1000.471.311.00.01 2020 COVID-19, MERKATARITZA partidatik.

Deialdi honetarako finantzazioa Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia, Sustapen, Turismo eta Landa Ingurune sailetik dator.

LAUGARRENA.- Lehen deialdiko eskatzaileei proiektu berriak edo lehen deialdian aurkeztutako proiektuen zabaltzea onartzea; betiere ebazpenean ez bazaio gehienezko dirulaguntza eman. Zabaltze edo proiektu berriak eskaera berritzat hartuko dira, izapidetzearen ondorioetarako eta dirulaguntza kalkulatzeko, gehienezko 2.000,00 euroko dirulaguntza mugari dagokionez izan ezik; izan ere, establezimendu bakoitzak gehienez ere kopuru hori jaso ahal izango du, bi deialdietako kopuruak batuta.

BOSGARRENA.- Idazkaritzak deialdia argitaratzeko beharrezko dokumentazioa emango dio Estatuko Dirulaguntzen Datu Baseari eta bigarren deialdi honen oinarri arautzaileek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Azpeitian, 2021eko martxoaren 12an

Oinarriak eta deialdia - GAO

Eskaera orria

Zuriketa agiria

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbiea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124833