wrapper

Oharrak

Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko laguntzak emateko Oinarriak eta deialdia 2021

AZPEITIKO UDALA

IRAGARKIA

2021eko otsailaren 8an Alkateak emandako Dekretu baten bitartez, Azpeitiko herrian etxebizitzak alokatzeko diru-laguntzak eskatu eta emateko 2021eko oinarri eta deialdia onartu dira.

 

Etxebizitza hutsak mobilizatzeko xedea alde batera utzi gabe, kolektibo ahulago jakin batzuek alokairuko etxebizitzak eskura ditzaten sustatu nahi da, pertsonen ordainketa-ahalmenera egokitutako errentekin

 

Diru-laguntza hauek Azpeitiko Udalaren 2020-2022 Diru-laguntzen Plan Estrategikoan daude jasoak eta Udalbatzak 2020ko maiatzaren 5ean onartuak (X eranskina- diru-laguntza lerroa: Azpeitiko udalerrian etxebizitza alokatzeko laguntzak.

 

Behin betikoa den eta bide administratiboari amaiera ematen dion erabaki honen aurka, berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio bi hilabeteko epean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, aipatutako bi kasuetan, oinarri hauek argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko dira zenbatzen.

Oinarriak eta deialdia

Eskaera orria

* Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbiea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124530