wrapper

Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzetarako 2021ko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak.

AZPEITIKO UDALA

 

Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzetarako 2021ko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak.

2019-2023 legegintzaldian Azpeitiko Udalak izango duen lan-ildoetako bat ekonomia-krisiak norbanakoei eta familiei sortutako beharrei aurrea hartu eta erantzutea izango da.

 

Norbanakoen bazterkeria egoerak nahiz gizarte- eta lan-arloko bazterkeria egoerak arintzeko, eta herritarren gizarte-eskubideak benetan baliatzeko behar adina baliabide pertsonal, sozial edo ekonomikorik ez dutenen gizarteratzea errazteko, Azpeitiko Udalak norbanakoentzako zein familientzako udal dirulaguntza sistema bat arautu eta zabaldu nahi du.

 

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 6. artikuluan adierazten da herritar guztien gizarte-ongizatea sustatzea dela Gizarte Zerbitzuen Euskal sistemaren helburua, beste sistema eta politika publiko batzuekin lankidetzan eta koordinatuta, eta funtsezko helburuak hauek direla:
a) Autonomia pertsonala sustatzea eta mendekotasunak eragindako beharrizan pertsonalak eta familiakoak prebenitzea eta horiei erantzutea.
b) Babesgabetasun-egoerek eragindako premiei aurrea hartzea eta erantzutea.
c) Bazterkeria-egoerei aurrea hartzea eta erantzutea, eta pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
d) larrialdi-egoerek eragindako beharrizan pertsonalei eta familiakoei aurrea hartzea eta erantzutea.

Hori dela-eta, abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 16. artikuluak esaten du Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren berezko prestazio ekonomikotzat hartzen direla gizarte-larrialdiko, gizarte-premiazko edo babesgabetasunezko egoerek eragindako ondorio ekonomikoak estaltzera edo leuntzera zuzendutakoak.

“Larrialdirako laguntza” kontzeptuaren funtsa, hain zuzen ere, une jakin batean (denbora-epea) eta norberaren borondateaz besteko edo aparteko arrazoiak eraginda sortutako baliabide ekonomikorik gabeko edo gutxiko egoera artatzeko premia larria da.

Beraz, ezusteko gertaera batek edo aldizkako prestazio ekonomikoen ondoriozko baliabide ekonomiko urriek sortutako larrialdiko egoera ekonomikoak estaltzean datza. Udalak norbanakoei eta familiei emango dizkien dirulaguntzak premiazko gabezia eta gabetasunak biltzen dituzten egoerak saihesteko baliabide aringarri modura erabiliko dira.

 

Udalaren dirulaguntza bat emateak gizarte-diagnostiko batean oinarritua egon behar du, hau da, larrialdi izaera duen premia-egoera ziurtatzen duen preskripzio tekniko batean, eta betiere baliabide ekonomikoen gabeziak eragindako gizarte bazterketako egoeren prebentzio gisa hartuko da.

Horregatik guztiagatik, beraz, honako erabaki honen bidez gizarte-baztertze eta/edo behar egoera larrian dauden egoerak leuntzeko norbanakoentzako eta familientzako laguntzak emateko dirulaguntzak ematea arautuko duten oinarriak onartzen dira.

Laguntza hau Udalaren 2020-2022 Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen da. Plan hori 2020ko maiatzaren 28ko GAOn argitaratu zen. Deialdi honek honako hauei erantzuten die: apirilaren 7ko 2/2016 Legea, udal-eskumenari buruzkoa, 17. artikuluko 13. puntua, gizarte-zerbitzuak antolatzeari, planifikatzeari eta kudeatzeari buruzkoa; 14. puntua, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari buruzko antolamendua, programazioa eta kudeaketa; eta 85/2018 Dekretua, ekainaren 5ekoa. Larrialdietarako laguntzei buruzko dekretuaren bigarren aldaketa.

Horiek horrela, legeak aitortzen dizkion eskumenen baitan, Alkatetzak 2021eko urtarrilaren 29an emandako Ebazpenaren bidez,

ERABAKI DU

Aurrena.- Gizarte mailako baztertze eta/edo behar-egoera larriko egoerak leuntzeko norbanakoei eta familiei dirulaguntzak emateko oinarri arautzaileak onartzea.

 

Bigarrena.- Dirulaguntza horietarako 2021ko deialdia onartzea (erabaki honen 1. eranskin modura doa).

Hirugarrena.- 2021ko deialdiari aurre egiteko, ehun eta berrogeita hamabi mila euro (152.000 €) baimentzea, Azpeitiko Udalaren, aurrekontuko kontu sail hauen kontura:

 

1.0600.480.231.00.03 – 152.000 €

Aldaketaren zenbatekoaren arabera eskumena duen organoak onartutako gastuaren zenbatekoa handitu ahal izango du, deialdi berri bat egin gabe. Kopuru gehigarria eraginkorra izateko baldintza izango da dirulaguntzak ematea ebatzi aurretik kreditua erabilgarri deklaratzea.

 

Laugarrena.- Deialdia argitaratzeko beharrezko dokumentazioa emango zaio BDNSari. Hitzarmen honen bidez onartutako oinarri arautzaileek Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango dituzte ondorioak.

Erabaki hau behin betikoa da eta administrazio bidea amaitzen du. Nahi izanez gero, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek Donostian dauden Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, bi hilabeteko epean, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Hala ere, aukera dute horren aurretik berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkez-teko Alkatetzaren aurrean, hilabeteko epean, argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Hori guztia, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkezteari utzi gabe.

Hau guztia denen jakinaren gainean jartzen da.

 

Azpeitian, 2021eko urtarrilaren 29an.- Alkateak.- Nagore Alkorta Elorza.

Oinarriak eta deialdia:  GAO

Eskaera orria

* Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbieahttps://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU01812661

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information