wrapper

2020KO KONTRATAZIORAKO LAGUNTZAK

AZPEITIKO UDALA

IRAGARKIA

Aurrekariak:

2020ko ekainaren 24ko ebazpen bitartez, Lanbide-Euskal Enplegu zerbitzuak Toki-ekintzetarako 2020ko dirulaguntzen deialdia argitaratu zuen.

Azpeitiko Udalak aipatutako dirulaguntzaren baitan, bi motatako kontratazioak bultzatzeko laguntza eskatu zuen. Alde batetik, I.go motatako laguntza: Udalean 6 hilabetez lanean aritzea ahalbidetzen duen laguntza, eta bestetik II. Motatako laguntza: Azpeitiko Enpresek 2020 urtean zehar egindako kontratazioetan laguntzeko dirulaguntza.

2020ko azaroaren 30eko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko ebazpen bitartez, Azpeitiko Udalari Toki-ekintzaileen dirulaguntzaren baitan 36.000€ dirulaguntza onartu zitzaion 2020 urtean zehar Azpeitiko Enpresek egindako kontratazioak diruz laguntzeko.

Laguntza horien helburua babes ekonomikoa ematea da Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emandako langabeak tokiko enpresek merkatu arruntean kontratatzea errazteko, horien artean, COVID-19k tokiko enpresek ohiko merkatuan eragindako osasun-krisia kudeatzeko alarma-egoera deklaratu ondoren enplegua galdu dutenak.

Azpeitiko Udalak entitate kolaboratzaile izanik, Lanbideren dirulaguntzaren deialdiko baldintzak jarraituz, oinarri orokorrak eratu eta prozedura martxan jarri du.

Azaldutako guztiagatik, eta honako araudiekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena; eta TAOL kontuan izanik Alkatetzak 2020ko abenduaren 15ean emandako Dekreturen bidez ebaztu du:

Aurrena: Lanbide-Euskal enplegu zerbitzuko Toki ekintzei laguntzeko dirulaguntzaren baitan, 2020ko kontrataziorako laguntzak emateko 2020ko deialdia eta oinarri orokorrak onartzea:

Bigarrena: kontratazioa bultzatzeko laguntzetara bideratuko den diru kopurua 36.000€-koa izango da.

Hirugarrena: Laguntzaren deialdia eta ezargarri diren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea. Deialdia eta laguntza eskatzeko beharrezkoak diren gainontzeko dokumentuak Udalaren web orrian daude erakusgai, dirulaguntzak atalean. www.azpeitia.eus

Oinarriak eta deialdia

Eskaera orria

*Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbiea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018126699  

Ebazpena

Ebazpena 2