wrapper

Oharrak

Covid-19aren ondoriozko ostalarien egoera arintzeko dirulaguntzak

COVID-19AREN ONDORIOZKO OSTALARIEN EGOERA ARINTZEKO DIRULAGUNTZAK (BDNS kodea:534382)

*AURREKARIAK ETA TESTUINGURUA

Urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuak –SARS-CoV-2k eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko alarma-egoera deklaratzen duenak– birusaren hedapenari aurre egiteko askotariko neurriak aurreikusten ditu, eta horien erabilgarritasuna egiaztatuta geratu da, gure inguruko herrialdeek ere modu sistematikoan neurri horietara jo baitute, hori guztia Osasunaren Mundu Erakundeak eta nazioarteko beste erakunde batzuek adierazitakoarekin bat etorriz.

Testuinguru horretan, lehendakariaren urriaren 26ko 36/2020 Dekretuak, bere eskumenak erabiliz, adierazpen orokor batez gain, eranskin bat ere zehaztu zuen, eta, horren bidez, osasun publikoaren arloan jada hartutako neurri espezifikoak zehatz-mehatz eguneratuta, oinarrizko esku- bideei eragiten dieten eta alarma-egoeraren erregulazioan kokatzen duen aurreikuspen espezifiko bat duten hainbat neurri zehazten dira, agintaritza eskudunak osasun publikoaren krisi-egoerari aurre egiteko ezinbestekoak diren modulazio egokiak ezarri ahal izan ditzan, haren larritasun han- diarekin proportzionalak, oinarrizko eskubiderik eten gabe.

Alarma egoeraren deklarazioak eragin zuzena du herritarren eguneroko bizitan, bai beraien mugitzeko askatasunean zein beste eskubide batzuen egikaritzan.
Honen aurrean Udalak proposatu nahi du COVID-19 coronavirusaren ondorio eta bilakaerak eragindako egoerak arintzeko helburuarekin ez-ohiko dirulaguntza deialdia onartzea ostalariei dagokionean.

Ez ohiko diru-laguntza honen bidez, nahitanahiez aplikatu beharreko salbuespenezko prebentzio neurriak sortarazitako egoera zailei aurre egitea eta erantzun bat ematea nahi da. Udala herritarren aurrean dagoen lehen instituzioa eta gertukoena da, eta lehen erantzunak bertatik ere bideratuko dira, gainontzeko Administrazioek eremu honetan epe labur nahiz ertainean har ditzaketen bestelako neurrien kalterik gabe.

Aldizkakotasun izaerarik gabeko diru-laguntzak emango dira.

Eskumenari dagokionez, Euskadiko Toki Erakundeei buruzko apirilaren 7ko 2/2016 Legearen 17. artikuloak udalerrien eskumen propioak arautzen ditu. Lege honetan eta aplikatu beharreko legerian xedatutako esparruan -COVID-19ak eragindako osasun krisiaren kudeaketarako eman diren arauak-, Azpeitiko Udalak hainbat eskumen ditu babes zibila eta emergentziak antolatzeko eta kudeatzeko. Horrez gain, eskumenak ditu gizarte-zerbitzuen alorrean, diru-sarreren bermea eta gizarteratzea antolatzeko. Ondorioz, lege horren baitan, Alkatetzak 2020ko azaroaren 18an emandako Ebazpenaren bidez,

EBATZI DU

Lehena: Covid-19aren ondoriozko ostalarien egoera arintzeko dirulaguntzaren deialdia egitea.

Bigarrena: Deialdi horri aurre egiteko 2020. ekitaldiko udal aurrekontuan 70.000 euroko gastua baimentzea, Azpeitiko Udaleko aurrekontuaren baitan:

 

1.1000.471.311.00.01.2020 Covid-19 merkataritza.

Hirugarrena: Dirulaguntzak esleitzeko prozedura lehiaketarik gabeko konkurrentziarena izango da, eta deialdiak jasoko ditu, onuraduna izateko baldintzak, egitasmoaren balorazioa egiteko erizpideak, eta onuradunak kontuan izan behar dituen epeak.

Ezargarri izango den araudia honako hau izango da: Deialdiaren oinarriak, Azpeitiko Udalaren diru-laguntzak arautzen duen udal-agintaraua, Diru-laguntzen Araudi Orokorra arautzen duen azaroaren 17ko 38/2003 Legea eta hau garatzen duen Erreglamendua.

Laugarrena: Diru-laguntza deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren Web orrian argitaratuko da.

Bostgarrena: Erabaki honen aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da hilabeteko epean, deialdia onartu duen organo eskudunaren aurrean, edo zuzenean aurka egin ahal izango zaio, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren aurrean. Epeak, beti ere, deialdia argitaratutako egunaren biharamunetik hasiko da zenbatzen.

Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbiea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018126688

 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information