wrapper

Auzo-Taxi programa

AZPEITIKO UDALA

Azken urteetan gizartearen etengabeko eraldaketaren ondorioz, higikortasunak jasan duen aldaketa nabaria dela-eta, denon artean parte hartze prozesuaren bidez, Azpeitiko Udalak ikusi du landa-eremu edo landa-auzoetako bizilagunek herrigunera etortzeko zailtasunak dituztela ez dagoelako garraio zerbitzurik edo dagoen kasuetan maiztasun gutxi dutelako. Hori horrela eta herritarren eskaerak aztertuta, Azpeitiko udalaran helburua da, auzo-taxi programaren bidez Azpeitiko herrigunea eta landa-auzoetako eremuak lotzea eta horrela, irisgarritasuna hobetzea.

Sistema horren helburua da hirigunera etortzeko erraztasunak ez dituzten eta autobus garraio zerbitzua erabili ezin duten herritarrak aukera izatea modu jasangarri eta egoki batean herrigunera gerturatzeko. Horretarako, Azpeitiko udalak hainbat modu aztertu ditu eta bere baliabideak zein diren ikusita eta jendearen beharrak ondoen nola asebeteko diren aztertuta ikusi du egokiena auzo-taxi programa dela. Horrela erabiltzaileek, ordutegi malgu baten barruan eta beti ere aurrez egindako eskaera bidez, mugikortasuna izateko aukera zabala izango dute.

Behin erabaki hori hartuta, Azpeitiko Udalak herriko taxistekin hainbat bilera egin ditu; horrela, heuren ekarpenak entzun eta sistemak ahalik eta funtzionamendu egokiena izatea izan du helburu. Herriko taxista guztiei eman zaie aukera sistema honetan atxikitzeko eta horrela zerbitzua eskaintzeko aukera izateko, beti ere, Azpeitiko herriko taxi lizentzia baimena izanda.

Taxistekin zerbitzu hau aurrera eramateko 2020ko irailaren 14an hitzarmen bat sinatu da eta bertan jaso dira zerbitzu hori emateko xehetasun guztiak.

Zerbitzu honen onuradunak izateko beharrezkoa da ondoren aipatuko diren auzo eremuetan erroldatuta egotea: Aratz Erreka, Eizagirre, Elosiaga, Izarraitz, Loiola Diseminatua, Nuarbe, Matxinbenta, Odria, Oñatz, Oñazbidea, Urrestilla ( Baserriak eta kalea ).

Ikusita interes publiko, sozial eta ekonomikoko zuritutako arrazoiak, Euskadiko Toki Erakundeen Legeak 17.1.25. artikuluan udalerriei ematen dizkien eskumenak erabiliz.

Azaldutako guztiagatik, eta honako araudiekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena; eta TAOL kontuan izanik Alkatetzak 2020ko irailaren 14an emandako Dekreturen bidez ebaztu du:

LEHENA.- Auzo-taxi programaren oinarri arautzaile bereziak eta deialdia onartzea.

BIGARRENA: Baimentzea 10.000,00 euroko gastua deialdiari aurre egiteko, aurrekontuko 1.1300.480.414.00.01 landaguneko garraio zerbitzua.

HIRUGARRENA: 2020-2022 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzea, Auzo-taxi programaren dirulaguntzak.

LAUGARRENA.- Idazkaritzak BDNSri beharrezko dokumentazioa ematea, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Deialdiaren testua ebazpen honen eranskin gisa jasota dago.

Azpeitia, 2020ko irailaren 14a.- Nagore Alkorta Elorza Azpeitiko Alkatea

 * Dirulaguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124835

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information