wrapper

Oharrak

Covid-19ari aurre egiteko tokiko merkataritza eta ostalaritza sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntza deialdia

Aurrekariak

Osasun krisiaren ondorioz, tokiko ekonomiaren eremuan, alarma egoerak ezarritako mugek eragin negatiboak izan dituzte alor ekonomikoan, hala nola alarma egoerako errege dekretuak komertzio txiki, bestelako establezimendu eta ostalaritza sektorearen itxiera agindua ezarri du, eta ondorioz, Azpeitiko udalerriko errealitatera gerturatuz, bertako merkataritza, zerbitzu eta ostalaritza sektoreek galera nabarmenak jasan dituzte. Testuinguru horretan, alor ekonomikoan erabateko lehentasuna da ekoizpen eta gizarte egitura babestea eta horiei eustea, pandemiaren eragina murrizteko, eta osasun alarma bukatzen denean, lehenbailehen jarduera berreskuratzeko.

Apirilaren 7ko 2/2016 Legeak, Euskadiko Toki Erakundeei buruzkoak, 17.1.25. artikuluan udalerrien eskumen propio moduan du jasoa hurrengoa: “Tokiko ekonomia- eta gizarte- garapena eta tokiko enplegu politikak edo planak”.
Helburu horrekin Azpeitiko Udalak tokiko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia indarberritzeko neurri sorta bat onartu ditu 2020ko maiatzaren 21eko udalbatzan onartutako Sustapen Plan Integralean txertatuak. Honako hau, jarduera ekonomikoa Covid-19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak finantzatzeko dirulaguntza arautzen duen deialdia da.
Ikusita interes publiko, sozial eta ekonomikoko zuritutako arrazoiak, Euskadiko Toki Erakundeen Legeak 17.1.25. artikuluan udalerriei ematen dizkien eskumenak erabiliz.
Azaldutako guztiagatik, eta honako araudiekin bat: Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra; 887/2006 Errege Dekretua, uztailaren 21ekoa, diru laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua onartzen duena; eta TAOL kontuan izanik Alkatetzak 2020ko irailaren 1ean emandako Dekreturen bidez ebaztu du:

LEHENA.- Oinarri arautzaile bereziak eta deialdia onartzea, “Azpeitiko merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreetan ekonomia indarberritzeko dirulaguntzak emateko, jarduera ekonomikoa Covid 19ari aurre egiteko prestatzera bideratutako inbertsioak finantzatuz”

BIGARRENA: Baimentzea 47.430,00 euroko gastua deialdiari aurre egiteko, aurrekontuko 1.1000.471.311.00.01 COVID-19, MERKATARITZA.

HIRUGARRENA: 2020-2022 epealdiko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzea, COVIDaren eraginez, txikizkako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektoreak indarberritzeko onartzen diren dirulaguntzak.

LAUGARRENA.- Idazkaritzak BDNSri beharrezko dokumentazioa ematea, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitara dadin. Deialdiaren testua ebazpen honen eranskin gisa jasota dago.

*Diru-laguntza elektronikoki eskatzeko helbidea: https://uzt.gipuzkoa.eus/home.do?De=EU018124833

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Informazio gehiagorako Cookien politika.

Webgune honetako Cookien politika onartzen dut

EU Cookie Directive Plugin Information